Skip to main content

Errefuxiatuen Munduko Eguna: ekintzarako proposamenak

Eskolarteko Kahoota

Ekainaren 20a mundu osoko errefuxiatuak gogoratzeko eta haiekiko elkartasuna adierazteko eguna da. Munduko hainbat tokitako milioika pertsonak etxetik ihes egin eta dena utzi behar izaten dute bizitzen jarraitzeko. Egun batetik bestera haien lurraldea, etxea eta jendea utzi behar dute. 

Alboanen eta Entreculturasen egun horrekin bat egin dezazuen animatu nahi zaituztegu, eta  proposamen ezberdinak dakarzkizuegu hezitzaileoi, zuon ikasleekin gaia jorratzeko eta horren inguruan mobilizatzeko. 
Hauek dira dakarzkigun proposamenak:

  • #CHANGE proiektu europarraren barruan, ekainak 17 eta 20an  Eskolarteko Kahoot baten hainbat saio antolatuko ditugu, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Change proiektuak  ikasleen pentsamendu kritikoa, enpatia eta parte-hartzea sustatu nahi ditu migrazioen, babesaren eta harreraren gaiei dagokienez eta ekaineko kahootean krisi klimatikoa eta giza mugikortasunaren arteko loturetan jarriko dugu fokoa. 

Saioak honakoak izango dira:
 

Ekainak 17  Ekainak 20
08.45-09.15 Euskara 08.45-09.15  Gaztelania
09.40-10.10 Gaztelania  09.40-10.10 Euskara
10.30-11.00 Euskara     10.30-11.00  Gaztelania
11.15-11.45 Gaztelania   11.15-11.45 Euskara
12.05-12.35 Euskara 12.00-12.30 Gaztelania

 

Jarduera hau egiteko zoom plataformaren bidez konektatuko gara. 
Izena emateko, esteka honetan klik eginez formulario bat bete beharko duzu. Gerora bi mezu elektroniko jasoko dituzu: bat aukeratutako saioan konektatzeko informazio praktikoarekin eta beste bat #CHANGEn izena ematearen baieztapenarekin.