Skip to main content

Azkoitia hezkidetzaren bidean

Azkoitia hezkidetzaren bdiean

Dokumentu honek Azkoitian hezkidetza sustatzeko martxan dauden hainbat  prozesu, eragile, jarduera eta hezkuntza material ditu hizpide. Edukiek Azkoitiako mugak gainditzen dituzte ordea, eta hezkidetza interesgune  duen edozein pertsonentzat interesgarria delakoan gaude.  

Azkoitia mailan hezkidetzan aurrera egin eta sakontzeko eragile ugariek batzen dituzte indarrak. Txosten honek ez ditu ez eragile guztiak ez eta prozesu edota jarduera guztiak (ezta gehienak ere) biltzen ordea. Kutxa Fundazioak finantziatu eta Alboanek aurrera eramandako proiektuan kokatzen da eta, eragile desberdinak aipatzen badira ere, batez ere Alboanek lagundu dituen prozesuek dute protagonismoa, eta horien barruan, Azkoitiko Udal Haur, Nerabe eta Gazte Zerbitzuetan aurrera eramaten direnak. 
 

Argitalpena Azkoitia

Hasteko Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetan eta Azkoitiko Udal Haur, Nerabe eta Gazte Zerbitzuetan aurrera eraman diren hezkidetza autodiagnostiko eta hezkidetza planaren prozesuak azaltzen da laburki. 

Bigarrenik, Azkoitiko Haur, Nerabe eta Gazte Zerbitzu eta Laia3.0 Elkarteko hezitzaileekin heziketa afektibo-sexualaren inguruan izandako solasa jasotzen da, hezkidetza modu integralean lantzeko alderdi ezinbestekoa baita.

Hirugarrenik herrian egindako bi jarduera interesgarri aipatzen dira: Berdintasun sailak eta Alboanek Aldarteren OSGI gorroto-delituei buruzko dokumentalaren emanaldia, eta Sorkinek hezitzaileei zuzendutako “bizitzari eusteko jakintzak” prestakuntza. 

Laugarren eta azken atalean hezkidetzaren inguruan Alboanek sortutako hainbat material aurkezten da, bereziki  Azkoitiko Udal Haur, Nerabe eta Gazte Zerbitzu, eta Xabier Munibe  eta Floreaga  ikastetxeetan eskuragarri dauden “Familia kitak”, familia hezkidetzaile baten bidean elkarrekin irakurtzeko eta jolasteko materialak eskeintzen dituena, eta baita hezkidetzaren inguruan online ditugun hainbat baliabide. 

Espero dugu argitalpen honek Azkoitiako herriak, erakunde zein herritar, hezkidetzaren alde egiten duen lana ikustarazi, zabaldu eta sakontzen laguntzea. 

Material a descargar
2021 Azkoitia Hezkidetzaren Bidean_1.pdf