Skip to main content

Lasterketa birtuala eta aurrez aurrekoa!! Korrika egin kausa baten alde: Korrika egin Amazoniaren alde

Korrika egin kausa baten alde: Korrika egin Amazoniaren alde

2022an "Korrika egin kausa baten alde" lasterketa solidarioaren 11. edizioa egingo da, Entreculturas eta Alboan GKE-ek elkarlanean antolatuta. 12 herritan deitu diren aurrez aurreko ohiko lasterketez gain, birtualki ere har dezakezu parte. Ezin diozu muzin egin. Apirilaren 3ra bitartean egongo da epea zabalik. 

Lasterketaren helburua da Amazoniaren eta han bizi diren jatorrizko herrien eskubideen defentsarako dirua biltzea. Hainbat ekimen zehatz sustatuko ditugu: kulturarteko hezkuntza elebiduna, ingurumen-hezkuntza, prestakuntza gazteen lidergoan, sustapen ekonomikoa, laguntza humanitarioa eta milaka pertsonaren babesa Brasil, Kolonbia eta Peru arteko muga hirukoitzean eta Amazoniako eskualde osoan.

Alboanek osatzen duen familia handia gonbidatu genuen, pasa den otsailaren 13an, Vitoria-Gasteizen egin zen lasterketan parte hartzera, eta Egibide ikastetxeak ere hartu zuen parte. Datorren apirilaren 3an Iruñean izango gaituzue zain.

Parte hartu nahi baduzu baina ez baduzu une egokirik topatzen, proposatu diren hiriak zure bizitokitik urrun badaude edo nahiago baduzu zeure kasa ibili ondoen datorkizun unean, egin dezakezu. Ez dio axola non zauden, edo lasterka hasteko ondo datorkizun ordua ohikoa ez bada. Sar zaitez izena emateko formulario honetan edo eman ezazu izena CORRE POR UNA CAUSA aplikazioaren bidez eta has zaitez lasterketa birtualean parte hartzeko entrenatzen. Apirilaren 3ra arteko tartea duzu. Izena eman ezazu, jantzi zapatilak eta... korrika egitera!

#Korrikaeginkausabatenalde #Amazoníagara