Skip to main content

Hezkuntza-proposamen ekosozial eta eraldatzaileak, baliabide naturalak modu jasangarrian erabiltzeko

Hezkuntza-proposamen ekosozialak

FUHEM irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da, justizia soziala, demokraziaren sakontzea eta ingurumenaren iraunkortasuna sustatzen dituena, jarduera hezigarriaren bitartez eta gai ekosozialetan lan eginez.

Jarraian, prestatu duten gidaliburua aurkezten dizuegu. Bertan, baliabide naturalen erabilera jasangarriari buruzko baliabide didaktikoak bildu dituzte, Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Lanbide Heziketara arte lantzeko. Materialak lau eduki multzotan sailkatu dira:

  • Baliabide biotikoen eta abiotikoen mugekin erlazionatutako alderdiak dauzka, direla energetikoak, direla materialak.
  • Eredu sozioekonomiko kapitalistaren eta ingurumen-mugen artean dagoen gatazka aitortzen du.
  • Baliabide naturalen erabilera jasangarrirako bidean igaro behar diren paradigma sozioekonomikoak eta haien ezaugarriak azaltzen eta aztertzen ditu.
  • Sektore batzuen jardunbideak sailkatzen eta aztertzen ditu, baliabide naturalen erabilera jasangarrian oinarriturik.

Gidaliburuan 36 baliabide aztertzen dira, eta aurreko eduki multzoetan proposatutako gai guztiak hartzen dituzte barnean, bakoitza bere hezkuntza-mailarako. Baliabideak fitxetan aurkezten dira, eta fitxa bakoitzean baliabidea deskribatzeko informazioa jaso da. 

Hemen deskargatu dezakezu gidaliburua >

* eskuragarri gazteleraz