Skip to main content

Aisialdia hezkidetzatik birpentsatzea: Aisialdiko taldean hezkidetza lantzeko tresna praktikoak

Aisialdia hezkidetzatik birpentsatzea

Martxoaren 16an eta 17an, Alboan, EGK (Euskadiko Gazte Kontseilua) eta Giltzarri taldeek azken bi ikasturteetan lantzen aritu garen aisialdiko taldeentzako hezkidetzako autodiagnostikorako tresna aurkeztuko dugu.


Aurkezpen hauetan hezkidetzako autodiagnostikoaren gure proposamena ezagutzera eman nahi dugu, edozein aisialdi-taldetan hezkidetza lantzeko tresna baita, edozein izanik ere talde horren izaera. Autodiagnostiko horrek gure taldeko berdintasunaren osasun-egoera egiaztatzen lagunduko digu, baita identifika ditzakegun desberdintasun-egoera batzuetarako irtenbideak bilatzen ere.
Aisialdiko hezitzaileak, eskolaz kanpoko jardueren irakasleak, boluntario-taldeak eta hezkidetza bere hezkuntza-eremuan lantzeko interesa izan dezakeen edozein pertsona gonbidatu nahi ditugu jarduera honetara.


Bi saio horietan, Alboan-ek tailer praktiko bat eskainiko du autodiagnostikorako tresna aurkezteko eta lantzeko, eta EGK-k ere parte hartuko du. “Haziak Astialdira” Txosteneko datu batzuk aurkeztuko dizkigu hezkidetzak hezkuntza-aisialdiaren eremuan duen pertzepzioari buruzkoak. Gainera, Barakaldon, Giltzarrik hezkidetzako autodiagnostikorako tresnaren gidaritzan izandako esperientzia kontatuko digu; eta Durangon, San Jose Jesuitak ikastetxeko hezkidetza batzordetik, ikastetxeko Talde Feministarekin egindako ibilbidea kontatuko digute.

Aurkezpenak martxoaren 16an eta 17an izango dira, eta bi kasuetan leku mugatuak daude; beraz, aldez aurretik izena eman beharko da.

 

Zuen zain gaude!

Material a descargar
ALBOAN repensar tiempo libre eus_web (1).pdf
ALBOAN repensar tiempo libre cas_web (1) (5).pdf