Skip to main content
Unitatea

Ez gara jaitsiko! Ipuina lantzeko fitxak

Ez gara jaitsiko! Ipuina lantzeko fitxak

Azalpena

“Ez gara jaitsiko!” album ilustratu eta CDarekin Katxiporretak eta Alboan-ek bat egin dute Amazonia gara kanpaina 4 eta 8 urte bitarteko haurrei hurbiltzeko. Helburua da haurrak beren ingurunea zaintzera animatzea eta Amazonia eta bertan bizi diren herriak babestearen garrantzia ulertzea.

Material honek joan-etorriko bidaia bat proposatzen digu Iratiko Oihanetik Amazoniara. Historian eta ilustrazioetan aurrera egin ahala, hainbat zuhaitz, landare eta animalia agertzen dira, mundu konektatu baten aniztasuna eta aberastasuna erakusten digutenak.

Abentura honetan naturarekiko errespetuzko harremana bizi duten pertsonak ezagutuko ditugu eta planeta zaintzea guztion esku dagoela konturatuko gara. Leku, baso eta izadiaren arteko lotura dagoenez, haurrek ulertuko dute gure etxe komunaren gaineko ekintza negatiboek kalte egin diezaieketela beste leku eta pertsona batzuei, baina ekintza positiboek batzuetan uste duguna baino ekarpen handiagoa egin dezaketela ere bai.

Alboan-etik, Cristina Eneako hezitzaile eta Ingurugelei lotutako irakasleekin batera, fitxa didaktiko batzuk garatu dugu 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat (Haur Hezkuntzako azken zikloa eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa).

Fitxetan irakasle eta familiekin Amazonia, naturaren zaintza, herritartasun globala, genero-ikuspegia eta Giza Eskubideak bezalako gaietan sakontzeko ideia eta jarduerak partekatzen ditugu. Ipuin eta abestiak lantzen dira, eta baita ere ikasgela eta bertatik kanpo egiteko jarduera osagarriak proposatu. Fitxak eskuragarri daude liburuaren atzeko azalaren QR kodearen bidez edo hemen deskargatzen. Album ilustratua eta abestiak bezala, fitxak euskaraz sortu dira eta euskaraz daude eskuragarri.

Album ilustratua eta CDa salgai daude Katxiporretaren webgunean eta liburu-dendetan. Abestien erreprodukzio zerrenda Katxiporretaren youtube orrialdean ere eskuragarri dago.

Gaitasunak

  1. 1 - Elkarrekin bizitzen ikasi
  2. 2 - Erantzukizunez bizitzen ikasi
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Erlazionatutako edukia

Ez gara jaitsiko! Ipuina lantzeko fitxak
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

2 eta 5 urte bitartekoak
6 eta 8 urte bitartekoak

Gaiak

Ingurumenaren Ezaguera

Partekatu