Ez gara jaitsiko! Ikasleekin irakurketa hasi aurretik irakasleentzako mezua. 00 Fitxa

Azalpena
“Ez gara jaitsiko!” album ilustratu eta CDarekin Katxiporretak eta Alboan-ek bat egin dute Amazonia gara kanpaina 4 eta 8 urte bitarteko haurrei hurbiltzeko. Helburua da haurrak beren ingurunea zaintzera animatzea eta Amazonia eta bertan bizi diren herriak babestearen garrantzia ulertzea.
Material honek bidaia bat proposatzen digu Iratiko Oihanetik Amazoniara. Historian eta ilustrazioetan aurrera egin ahala, hainbat zuhaitz, landare eta animalia agertzen dira, mundu konektatu baten aniztasuna eta aberastasuna erakusten digutenak. Alboan-etik, Cristina Eneako hezitzaile eta Ingurugelei lotutako irakasleekin batera, fitxa didaktiko batzuk garatu dugu 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat (Haur Hezkuntzako azken zikloa eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa).
Hau da 00 fitxa: bertan, proposamena aurkezten dugu, eta irakasleak animatzen ditugu naturarekin duten euren harremanari buruzko hausnarketa pertsonala egitera, haurrekin lanean hasi aurretik.
Gaitasunak
- 1 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 2 - Erantzukizunez bizitzen ikasi
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena