Ez gara jaitsiko! Ipuina umeekin irakurtzeko hainbat galdera eta iruzkin. 02. Fitxa

Azalpena
“Ez gara jaitsiko!” album ilustratu eta CDarekin Katxiporretak eta Alboan-ek bat egin dute Amazonia gara kanpaina 4 eta 8 urte bitarteko haurrei hurbiltzeko. Helburua da haurrak beren ingurunea zaintzera animatzea eta Amazonia eta bertan bizi diren herriak babestearen garrantzia ulertzea.
Material honek bidaia bat proposatzen digu Iratiko Oihanetik Amazoniara. Historian eta ilustrazioetan aurrera egin ahala, hainbat zuhaitz, landare eta animalia agertzen dira, mundu konektatu baten aniztasuna eta aberastasuna erakusten digutenak. Alboan-etik, Cristina Eneako hezitzaile eta Ingurugelei lotutako irakasleekin batera, fitxa didaktiko batzuk garatu dugu 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat (Haur Hezkuntzako azken zikloa eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloa).
Hau da 02. Fitxa: fitxa hau album ilustratuaren edukiari buruzkoa da. Irakurketa partekatua bideratzeko gako batzuk eskaintzen dizkiegu irakasle zein familiei, eta baita ikuspegi lokal-globala, ekodependentzia eta interdependentzia, kulturartekotasuna edota “bizitza ona” kontzeptuei lotutako gogoeta eta informazioa ere.
Gaitasunak
- 1 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 2 - Erantzukizunez bizitzen ikasi
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena