Skip to main content

Urte berri on, web berri on!

Edukalboan web berria

Poz handia ematen digu azken hilabeteotan landu dugun Edukalboan web berria zurekin partekatzeak. Ezagutzen duzuen webgunearen bertsio hobetua da. Itxura berritua du, eta funtzionaltasun erakargarriagoak. Proposatzen dizuegun web esperientzia, gure ustez, askoz atseginagoa izango da.

Baina, bestelako zer berritasun aurkituko dituzue edukalboan.org webgunean?

Edukalboanek Gizarte Eraldaketaren eta Herritartasun Globalaren alde lanean diharduten hezitzaileen komunitatea izaten jarraitzen du. Webgunean, gure ingurune hurbileko eta planetako beste leku batzuetako irakasle, ikastetxe eta erakundeen eskutik Alboanek hezkuntza-arloan gauzatzen duen lanari buruzko berrikuntzak aurkituko dituzue.

Testigantzak partekatuko ditugu zuekin, gureak zein gurekin lankidetzan aritzen diren beste erakunde eta ikastetxe batzuenak, hezkuntza formalari eta ez-formalari (aisialdi-taldeak eta hezkuntza-plataformak) buruzko berrikuntza interesgarrien berri emateko.

Herritartasun Globalari eta Garapen Jasangarriari buruzko gure hezkuntza-material eta -baliabide guztiak zuen eskura izango dituzue oraindik ere, eta arreta berezia eskaintzen diegu mugiarazten gaituzten lau gairi:

  • hezkidetza eta pedagogia feministak
  • mugikortasun behartua eta kulturartekotasuna
  • gizarte- eta ingurumen-justizia 
  • herritar kritikoak.

Gainera, ezin dituzu galdu Edukalboan Komunitatearekin bat egiteak dituen abantailak.

Bide hori gurekin egin nahi?