Skip to main content

Badator Gazte Sarearen VIII. Topaketa, animatuko zara gurekin etortzen?

Gazte Sarearen VIII.  Topaketa

Igandean, maiatzaren 30ean, 11: 30etik 13: 15era, Gazte Sarearen VIII. Topaketa egingo da. "Harrera lurra gara" lelopean, Euskadiko eta Latinoamerikako migratzaileei harrera egiteko esperientziak ezagutaraziko dizkiegu aurten, gure topaketen ezaugarri diren abestiak, dantzak eta sorpresak alde batera utzi gabe.

Joan den urtean estreinatu genuen formatuari jarraituz (presentziala eta online), Bilboko taldeak bertaratu ahal izango dira  (Hika Ateneon bilduko gara, Ibeni Kaia, 1) eta Euskal Herriko (eta munduko!)  gainerako lurraldeak Alboanen Youtubeko kanalaren bidez parte hartu ahal izango dute. 

Animatu eta konektatu! Abestu, dantzatu eta  harrera-esperientziak  ezagutu eta komentatu .
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi l.narvarte@alboan.org emailera edota deitu 943 275 173 zenbakira.

Jarraitu gaitzazu gure sare sozialetan @alboanGazteSarea .

Aurrez aurre parte hartzeko ezinbestekoa da lekua erreserbatzea l.narvarte@alboan.org emailera idatziz.

Aurrez aurreko topaketan musukoaren erabilpena derrigorrezkoa izango da.