Skip to main content

Alboan Gazte Sarea, Tarajalgo Duintasunaren aldeko VIII. Martxa

Gazte Sarea Tarajalgo Duintasunaren aldeko martxa

Joan den otsailaren 6an mobilizazioak antolatu ziren Euskadiko eta Nafarroako zenbait hiritan Tarajalgo Duintasunaren aldeko VIII. Martxa zela bide, eta haietan izan ziren Alboan Gazte Sareko gazteak. 
Goizean zehar, 2014ko otsailaren 6 hartan gertatutakoaren berri jasotzeko eta gertaerei buruz hausnartzeko aukera izan zuten. Hona hemen plazaratutako gogoeta batzuk: 

Ikusirik zer-nolako axolagabekeriaz jorratu dituen sistema judizialak kasu hori eta antzeko beste hainbat, eta pertsona guztiek bizitza eta harrera duina merezi dutela uste dugunez, Alboan Gazte Sareak hainbat tokitan mobilizatzea erabaki zuen, gertatu behar ez zuketen gertakari horien aurkako jarrera agertzeko.

 

Tarajal

Donostia:
“Larunbat bateko eguerdiko hamabiak dira, Donostiako Boulevard Zumardian. Euria ari du. Bi kartel hori fosforitotan, Justicia Tarajal irakur daiteke, letra beltz handiz idatzita. Hasiera batean giroa laxoa da, baina, manifestua irakurtzeko ordua hurbildu ahala, ahotsak murmurio bihurtzen hasten dira. Ez doa oharkabean egoera zein larria den; izan ere, zazpi urte ere ez dira nahikoak izan bortizkeria, zorigaiztoa, bidegabekeria ezabatzeko”.

Bilbo:
“Bilboko egoitzan, omenaldi txiki bat egin dugu tragediaren biktimen oroimenez kandelak piztuz. Aurpegi ezagunak eta ezezagunak ikusi ditugu kausa justu baten alde borrokan, eta euripean bada ere gure ongietorri-kartela erakutsi ahal izan dugu; Ongi Etorri - Marhaba mezua erakusten du, bizitza ona lortzeko asmoz zuzenean heriotzari begietara begiratzeko erabakia hartzen duten pertsona guztientzat”

Iruñea:
“Kontzentrazioan, paperezko silueta batzuk ikusi ziren lurrean: egun hartan gure munduari lapurtu zizkioten zoritxarreko arima horien izenak zituzten. Gainera, kartel handi batean honako hau ageri zen: "Heriotzaren politiken aurrean: MEMORIA, BIZITZA, ESKUBIDEAK”. Ondoren, eraildako pertsonen izenak eta Atzerritarrak Barneratzeko Zentroetan nahiz polizia-etxeetan hildako beste batzuenak irakurri ziren. Izenak irakurri ostean, zigorgabetasuna eta kasua itxi izana kritikatzeko manifestu bat irakurri zen”.