Skip to main content

SAVE THE DATE: Martxoaren 3an Tuteran, korrika egin haur errefuxiatuen alde

Korrika egin Tuteran

Datorren martxoaren 3an ospatuko da Tuteran lasterketa solidarioa: Korrika egin Kausa baten alde, Korrika egin Haur Errefuxiatuen alde . 13. edizio honetan, lasterketa solidarioa lehen aldiz iritsiko da Nafarroako erriberako hiriburura, eta, oraingoan, Alboan-ek, San Frantzisko Xabier ikastetxea, Lasa Zentroa eta Tuterako Udalaren laguntza izango du.

Familia osoak parte hartzeko aukera izango duen deialdia prestatu dugu. Goizeko 10:30etan haurrentzako lasterketarekin hasiko dugu hitzordua. Lasterketa San Frantzisko Xabier ikastetxean hasiko da. Handik gutxira, eta txikienek zirkuitua osatzeko denbora nahikoarekin, Foruen Plazaraino joango gara. Leku honetan 16 urtetik gorakoentzako lasterketa eguerdiko 12:00etan hasiko da, parte hartzeko hiru modalitaterekin:

  • 5 km-ko lasterketa
  • 10 km-ko lasterketa
  • 5 km-ko martxa

Familia osoak izango du aukera Ukraina, Libano, Kolonbia edo Tanzaniako haur errefuxiatuen alde korrika egitera edo ibiltzera ateratzeko. Bildutako dirua Eskola Aterpea kanpainara bideratuko dugu, haur errefuxiatuak eta haien familiak eta komunitateak zaindu, babestu eta laguntzeko.

Munduan 40 milioi haur baino gehiago errefuxiatuak, desplazatuak eta migratzaileak dira. Bizitza berri bati aurre egin behar dioten haurrak, beldurrez eta ziurgabetasunez beteak, harrera-lekuetan hezkuntzarako duten eskubidea berreskuratu behar dutenak.

    • Gogoratu: martxoaren 3an, igandea, haur errefuxiatuen aldeko hitzordua dugu. Erreserbatu data eta eman izena webgune honetan