Skip to main content

Prestakuntza zikloa: Maskulinitateen eraikuntza jomugan

Maskulinitateen eraikuntza jomugan

Maskulinitate berriaren kontzeptuak zerikusia du gizon askok gizarte berdinzale bat sortu eta bertan bizitzeko duten nahiarekin. Beren ustez, beharrezkoak dira gizon izateko beste modu batzuk, eta, horretarako, badakite aldatu egin behar dituztela ohiko maskulinitatearen elementu jakin batzuk. Batzuek maila pertsonalean edo talde txikitan bilatzen dute; baina, esperientzia horiek gure ingurunean normalizatzea lortu behar dugu.

Ohiko maskulinitatea zalantzan jartzeko espazioak irekitzeko asmoz, Alboanek, EGK-k, Ellacuría Fundazioak eta Gizonduz ekimenak prestakuntza-ziklo bat antolatu dugu hezkuntza formaleko zein hezkuntza-aisialdiko hezitzaileentzat, gizon zein emakumeentzat. Zikloak maskulinitatearen eraikuntzan jarri nahi du arreta, bai eta maskulinitate toxiko hegemonikoaren alternatibetan ere. Horrez gain, ume, nerabe eta mutil gazteentzat erreferente izan daitezkeen maskulinitate positiboaren ereduak eman nahi ditu ezagutzera.  

Proposamenak 3 lan-saio ditu (bi ekainean eta bat irailean), eta guztiak Bilboko Yohn Eraikineko (Burtsa) lehen solairuko ekitaldi-aretoan izango dira, 17:30etik 19:30era.

Honako hauek dira egunak eta jorratuko diren gaiak:

  • Ekainaren 7an - Maskulinitateak sexu-aniztasunaren ikuspegitik (Hiruki Larroxa, euskaraz)
  • Ekainaren 13an - Maskulinitateak kultura-aniztasunaren ikuspegitik (Matiz Elkartea, gaztelaniaz)
  • Irailaren 21ean - Maskulinitateak eta jokabide arriskutsuak (Gizonduz, gaztelaniaz)

Prestakuntza-saio horietan, sozializazio-prozesua eta prozesu horretan ohiko maskulinitatearen eraikuntza aztertzeko gakoak emango dira. Era berean, bideratzaileek baliabide praktikoak emango dituzte maskulinitate positiboen eraikuntzaren eremuan mutilekin hezkidetzan esku hartzeko.  

Prestakuntza-ziklo horretan parte hartu nahi baduzu, eman izena esteka honetan, eta hautatu zure interesekoak diren aukerak.
 

Material a descargar
cartel_MASCULINIDADES.pdf