Skip to main content

PARTE HARTU EZAZU ZURE TALDEAREKIN JEDI ERRONKAN!

JEDI Erronka

JEDI Erronka ( Aniztasunean eta Inklusioan oinarritutako Hezkuntzaren aldeko Gazteak) Alboan eta Entreculturas erakundeen hezkuntza-proposamena da, haurrekin, nerabeekin eta gazteekin mundu bidezkoago eta solidarioago bat eraiki ahal izateko, gero eta handiagoak diren gorroto- eta xenofobia-diskurtsoei erantzuteko.


Hezkuntza-proposamen hau plataforma interaktibo batean garatzen da eta, jokoan, talde-lanean eta parte-hartze aktiboan oinarritutako lau erronken bidez, ikasgelan kultura arteko bizikidetza inklusiboa sustatzea du helburu. www.retojedi.org/eus/ helbidera sartuta, lau proposamenak aurkituko dituzue: “Aireratzeko plataforma”,  “Bidean”, "Iparrorratza” eta “Planeta”.


Baliabide horiek gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz daude eskuragarri. 6 eta 18 urte bitarteko haur, nerabe eta gazteei zuzendutako egokitzapenak dituzte, askotariko eta kulturarteko gizarte baten alde lan egin ahal izateko, elkarrizketa, talde-lana, enpatia eta asertibitatea sustatuz. 

Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzearekin bat, ibilbide hori abian jartzeak bizikidetza sustatzen duten espazioetan haurren eta gazteen parte-hartzea sustatuko du, GJHekin eta ongizate globalarekin konprometitutako herritarrak izateko tresnak eta ezagutza eskuratzean.


Talde askok onartu dute J.E.D.I ERRONKA gizarte anitza eta kulturartekoa lortzeko, bat egiten duzue?