Skip to main content

Eskola arteko kahoot: JEDI Erronka

 JEDI Erronka

Datorren urriaren 17an eta 18an, Alboan eta Entreculturas eskolen arteko Kahoot baten hainbat saio egingo ditugu, Europako JEDI proiektuaren barruan: aniztasunean eta Inklusioan oinarritutako Hezkuntzaren aldeko Gazteak, ikasgelan kulturen arteko bizikidetza eta inklusioa sustatzeko helburuaz. Zure klasearekin edo taldearekin parte hartzera animatzen zara?

Hau da proposatzen dizkizugun lau erronketatik bigarrena, horietan guztietan parte har dezakezu, proiektuaren webgunearen bidez.

Data, ordu-tartea eta hobekien doakizun hizkuntza aukeratu ahal izango dituzu. 30 minutuko saioak egingo ditugu gaztelaniaz, euskaraz, galegoz edo katalanez.

Proposamena 12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago.

2022/10/17 2022/10/18
09:00 Gaztelania 09:00 Euskara
10:00 Catalá 10:00 Gaztelania
11:00 Euskara 11:00 Galego
12:00 Gaztelania 12:00 Gaztelania

 

Izena emateko* esteka honetan klik egin eta formulario bat bete besterik ez duzu egin behar. Behin izena emanda, bi mezu elektroniko jasoko dituzu: bata, aukeratutako egunean konektatzeko informazio praktikoa duena, eta, bestea, JEDI proiektuan izena eman duzula baieztatzen duena.

* Izena emateko azken eguna: urriak 14