Skip to main content

Giza mugikortasunari eta kulturartekotasunari buruzko baliabideen katalogo berria

Giza mugikortasunari eta kulturartekotasunari buruzko baliabideen katalogoa

Alboan-en ustez, beharrezkoa da migratzaile eta errefuxiatuen bizimodu duina defendatzen duen eta gure gizarteetan harrera-prozesuak ahalbidetuko dituen herritartasun globala sustatzea. Hori dela eta, herritar aktiboak eta parte-hartzaileak izateko egiten dugu lan. Herritarrak mobilizatzea nahi dugu, pertsona horien eskubideak lokalki eta globalki babesten inplikatzea, eta gizarte inklusiboa eta harrerakoa eraikitzeko konpromisoa hartzea. Gure ustez, ikastetxeak eremu pribilegiatua dira gizartea guztien ongirantz eraldatzeko.    

Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamenaren barruan, askotariko baliabide didaktikoak eta giza mugikortasunari eta kulturartekotasunari buruzkoak sortu ditugu urteotan, eta katalogo interaktibo honetan bildu nahi izan ditugu, erraz eta bisualki aurkitu ahal izateko.

Baliabide didaktiko motaren arabera antolatu dugu informazioa: adin guztietako ikasleekin ikasgelan lantzeko jarduerak dituzten gida didaktikoak ditugu, baita maileguan har daitezkeen edo online erabil daitezkeen jokoak, erakusketak, ipuinak eta bestelako materialak ere (esaterako, bideo-antzerkia, filmak eta liburuak).
 

 

Horrez gain, aholkularitza, laguntza eta prestakuntza eskaintzen dizkizugu lan hau ikastetxean martxan jartzeko.
Erabilgarria izatea espero dugu.
Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero: educacion@alboan.org .