Skip to main content

Kahoot eta migrazioak: Nola joan zen Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunean ospatu genuen eskolen arteko Kahoota?

Kahoot eta migrazioak

Joan den abenduaren 18an, hiri eta herri desberdinetako 2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten eskolen arteko Kahoot online ekitaldian, Migratzaileen Nazioarteko Egunean. Euskadi, Nafarroa, Galizia, Asturias, Gaztela eta Leon, Katalunia, Extremadura, Madril, Valentziako Erkidegoa, Andaluzia eta Belgikartik ere batu ziren. Eta agian galdetzen ari zara: zer da eskolarteko Kahoot bat? Agian hurrengo lerroek lagunduko dizute hobeto ulertzen... 

Eskolak Zoom bidez konektatu behar ziren, irakasleek deia proiektatzen zuten eta ikasleek pina sartzen zuten kahootarekin bat egiteko eta ezizenez identifikatzen ziren. Web kameren bidez ikasgeletan aurpegi irribarretsuak ikus genitzakeen eta esku ugari agurtzen. Zoom-en txata ere aktibo egon zen irakasleen hainbat agurrekin. 

Dena prest zegoela hasi zen Kahoota, Alboan eta JRS Europako taldeko kideek eta Entreculturas eta Loiolaetxea rakunde kolaboratzaileek dinamizatua. Jokoaren musikarekin, kontzeptuei, gertaerei eta zenbakiei, emakume migratzaileei, desinformazioari, aurreiritziei eta askoz gehiagori buruzko galderak pasatu ziren pantailatik. Gaien artean, bideratzaileek erantzunak azaldu zituzten informazio gehigarria ere emanez. 

Ekitaldi hau gure Change proiektuaren parte zen. Helburua migratzaileek harrera-gizarteari egiten dioten ekarpen positiboaren inguruan sentsibilizatzea zen. Eskoletan migrazioari buruz hitz egitea urrats garrantzitsua da arrazakeriaren aurkako hezkuntza sustatzeko eta gizarte inklusiboak eraikitzeko. 

Gure ustez Kahoot tresna ezin hobea izan da migrazioen gaia modu dinamiko eta dibertigarrian ezagutzeko. Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, Informazio gehiago behar baduzu edo etorkizunean antzeko ekitaldietan parte hartzeko interesa baduzu!

Argibide gehiago: educacion@alboan.org