Skip to main content

"Mugetatik haratago" Mikrokontakizunen lehiaketa irabazleak

Ekitaldia Nafarroako Parlamentuan

Certamen Microrrelatos
Nafarroako Parlamentua

Maiatzaren 7an Nafarroako Parlamentuan ikastetxeetako ikasleen topaketa egin genuen, Mugetatik haratago MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETAko kontakizun irabazleak iragartzeko. Mugetatik haratago ekimenak mugikortasun behartuan dauden emakume eta nesken errealitatea ikusarazi nahi izan du.

Unai Uhalde Legebiltzarreko lehendakariak ireki zuen ekitaldia, eta ikasleek munduko beste leku batzuetan, gure mugetatik kanpo, bizi diren errealitateak ezagutzearen garrantzia onartu zuen.

Ondoren, kategoria bakoitzeko hiru kontakizun finalistak irakurri dituzte egileek. Zehazki, lau kategoria ezarri dira (Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, DBHko 1. mailatik 3.era eta DBHko 4. maila, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak), eta horien bidez Nafarroa osoko ikastetxeei gonbita egiten zitzaien, ikasleekin batera, mugikortasun behartuko testuinguruetan emakumeek eta neskek duten egoerari buruz gogoeta egin zezaten.Oso hunkigarria izan zen finalisten kontakizunak egileen eskutik entzutea.

Horrez gain, kontakizun irabazleak iragarri dira, eta saridunei aintzatespenak eman zaizkie, baita parte hartzeko diplomak ere parte hartu duten ikastetxeei.

Cruz Noguera, Patricia Ruiz De Irizar, Mª José González, Iván Benítez eta Eva Rodríguezek osatutako epaimahaiak (mugikortasun behartuaren gaiarekin lotura dutenak) iragarri zituen finalistak beren kontakizunak irakur zitzaten, eta eta kontakizun irabazleei sariak banatu zizkieten. 

Kontakizun finalistak eta irabazleak Lehiaketaren webgunean aurki daitezke 

Mikrokontakizunen lehiaketa

Irakurtzen 

Gerson Cárdenasek, Kolonbiako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko (JRS) Araucako lurralde-koordinatzaileak, honako hau gogorarazi du: “ez ditugu ahaztu behar beren herrialdeak eta afektu-harreman guztiak atzean uztera behartuta daudenen milaka istorio errealak”. Kolonbiaren eta Venezuelaren arteko mugan egindako lanaren berri eman du Cárdenasek: “Kolonbiako gatazka armatua ez da amaitu, bake akordioak sinatu arren. Ingurune sozioekonomiko zailek ere jarraitzen dute."

Gerson Parlamento

Parlamentu atarian hamaiketako partekatu batekin eman zitzaion amaiera jardunaldiari.

Deskargatzeko materiala
MICRORRELATOS.pdf