Mugako testigantzak ikastetxeetan
Araucako JRSko koordinatzailearen bisita


Gerson Cardenas, Araucako (Kolonbia) Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren lurralde-bulegoko koordinatzailearen bisita izan dugu maiatzaren lehen egunetan. Kolonbia eta Venezuela arteko mugaren ahotsak eta testigantzak Nafarroako ikastetxeetara hurbildu dizkigu.
Lehen pertsonan kontatu digu mugalde horretan egiten duten lana eta testuinguru horretan emakumeek eta neskek bizi duten errealitate latza: indarkeriak, sexu esplotaziorako salerosketa, oinarrizko baliabideak eskuratzeko aukerarik eza, eta abar.
Hainbat ikastetxetako irakasle eta ikasleek errealitate hori ezagutzeko eta Gersonekin beren zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera izan dute.
Edukalboan-etik eskertu nahi dugu, beste esparruetan aipazen ez diren gaiak, sakonago ezagutzeko aukera hau, desplazatu eta errefuxiatuen errealiteatea ezagutarazteko.
