Har ezazu parte mikrokontakizunen lehiaketan: Emakumeak eta neskak mugikortasun behartuan
NAFARROAKO IKASTETXEEI ZUZENDUA


Nafarroako ikastetxe batekoa bazara, mugikortasun behartuan dauden emakumeen eta nesken errealitateari buruzko kontakizun laburrak (250-300 hitz) idaztera animatzen zaitugu zure ikasleen artean.
Helburua da emakumeek eta neskek lekualdatze behartuetan jasaten dituzten eskubideen urraketei buruzko ikerketa eta hausnarketa bultzatzea, eta literaturaren sorkuntza sustatzea, ikusarazteko.
Nola parte hartu?
Nafarroako ikastetxeetako irakasleak gonbidatzen ditugu gaia ikasleekin landu eta interesgarrienen hautaketa egitera, Lehiaketara aurkezteko (3 ikastetxe bakoitzeko kategoria bakoitzeko).
4 kategoria egongo dira hizkuntza bakoitzerako (gaztelania eta euskara):
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
- DBHko 1. mailatik 3. mailara
- DBHko 4. maila, Batx. eta LH
- Hezkuntza berezia
Informazio gehiago eta gelan lan egiteko iradokizunak Lehiaketaren webgunean
Idatzi zure kontakizuna apirilaren 15a baino lehen!