Skip to main content

Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamenaren memoria-bideoa. 2021-2022 ikasturtea

Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamenaren memoria-bideoa

Alboanek Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamena sustatzen dugu. Haren helburua da harrera inklusiboa egingo duen gizartea sortzea, eta migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsari eta betetzeari buruzko kontzientziazioa zabaltzea.  Ikastetxeetako irakasleekin batera, lekualdatze behartuaren eta babesleku-beharraren errealitatea hurbiltzen saiatzen gara, baita horien kausak eta ondorioak ezagutarazten ere. 

2021-2022 ikasturtean, osasun-egoeraren ondoriozko zailtasunak izan ditugun arren, lan handia egin dugu, eta bideo honen bidez eman nahi dugu horren berri. Ez da guztia jaso, baina uste dugu nahikoa izango dela eginiko lanaren irudia osatzeko eta irakasleek eginiko ahalegin handia baloratzeko. Zorionak zuen lanagatik. 

Nafarroa osoko 24 ikastetxek egin dute bat, eta 200 irakaslek baino gehiagok eta 4000 neska-mutilek baino gehiagok hartu dute parte.

Gainera, bideo laburren eskola-lehiaketa azpimarratu nahi dugu elementu berritzaile eta motibatzaile gisa: Nola izan harrera-ikastetxea? Baita sari banaketako gala ere.

Animatu bideoa ikustera eta egizu gurekin bat guztiontzat bidezkoagoa den gizarte baten alde lanean hasteko!!!