Skip to main content

Bideo-Lehiaketaren Gala: Nola izan harrera-ikastetxea?

Bideo-Lehiaketaren Gala

Maiatzaren 12an, asteartean, Alboanek Mugetatik Haratago eskola-bideoen lehiaketako azken gala antolatu zuen, GOLEM BAIONA zine-aretoan.

7 ikastetxetako 70 neska-mutil izan ziren ekitaldian, beren irakasleekin batera.

Ekitaldian, epaimahaiak azalpenak eman eta egindako lana aintzatetsi zuen; 10 bideo finalistak ikusi ziren (kategoria bakoitzeko 5) eta protagonistak harrerari buruz hausnartzeak eta bideoak egiteak zer ekarri dien azaldu zuten.

Baina, unerik hunkigarriena bi bideo irabazleak iragarri ziren unea izan zen:

12 eta 15 urte bitartekoen kategorian, bideo irabazlea Tafallako Sancho III el Mayor BHIko DBHko 1. mailako taldeak egindakoa izan zen.

Tafallako Sancho III el Mayor


16 urtetik gorakoen kategorian, irabazlea Virgen del Camino ikastetxeko Kirol-instalazioen sarrera eta kontserbazioko laguntzailea LH Bereziko zentroaren bideoa izan zen.

CIP Virgen del Camino

Horrez gain, diploma bana eman zitzaien parte hartu zuten guztiei, eta irakasleek jaso zituzten diplomak.

Gala amaitzeko, aperitibo bat izan genuen, baita alfonbra gorriko argazkiak ere.

Zorionak bi taldeei eta gainerako talde guztiei egindako lanarengatik!

Hemen duzue Bideo Laburren Eskola-Leihaketaren bideo finalistak eta irabazleak.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!