Skip to main content

Etorkizuna salba dezagun

Migratraileak tren baten ondoan. RJM-CANA

Ekainean bi egun oso garrantzitsu ospatzen dira. Ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko dugu, eta hor, kultura askotan Ama Natura esaten dioten Lurrarekin daukagun harremanari buruzko gogoeta egin beharko dugu. Naturarekiko harmonian oinarritutako bizitza paradigma bat bilatu behar dugu. Ekainaren 20a, Errefuxiatuen Mundu Eguna, mundu osoan milioika pertsonak beren etxea uztera behartuta izaten direla gogoratzeko eguna da. Ingurumenaren ondorioz lekuz aldatzen diren pertsonen egoerak jendearen sentikortasuna eta agintarien konpromisoa eskatzen du, giza eskubideen doktrinaren eraginari buruz hausnarketa egiteko. Eska dezagun geuk ere ingurumenerako giza eskubide bat.

Oriol Solà Pardellek idatzi duen artikulua irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, gogorarazteko ezin dugula ahaztu eta ezinbestekoa dela ingurumenerako giza eskubide bat aitortzea, egungo eta etorkizuneko belaunaldien giza duintasuna eta bizitza babesteko, ingurumen-larrialdiaren mehatxupean baitaude.


Solà Diplomatikoa da, Desplazados medioambientales: una nueva realidad (Giza Eskubideen buruzko Deusto Koadernoak, 2012) liburuaren eta El derecho humano al medio ambiente: una propuesta ecocéntrica (UPF 2020) doktorego-tesiaren egilea.


Gure hezkuntza-proposamena ezagutzera animatzen zaituztegu, gai horien inguruan ikasgelan zein ikasgelatik kanpo lan egiteko.

Propuesta educativa

 

Material a descargar
Etorkizuna salba dezagun _ erria.pdf
Berria-Oriol Sola (418.96 KB)