Laster!: BREAKOUT EDU, Mugetatik haratago

Breakout Edu Mugetatik haratago

Edukalboanek tresna berritzaile eta motibatzaile bat proposatzen dizu, bigarren hezkuntzako ikasleekin migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatea modu desberdin batean lantzeko.

Gaur egun, gatazkek, jazarpenak eta indarkeriak 70,8 milioi lagun baino gehiago behartu dituzte etxetik ihes egitera. Badakigu, halaber, egunetik egunera jende gehiagok utzi behar duela bere etxea ingurumenarekin lotutako arrazoiak direla medio (ur-eskasia eta ingurumen-fenomeno bortitzak, hala nola uholdeak eta lurrikarak, baliabide naturalen gehiegizko ustiapena, eta abar).

Breakout edu ihes-jokoak zenbait proba eta erronka proposatzen ditu, ikasleek taldeka gainditzeko. Proba gainditzeak hurrengoa egiteko aukera ematen du, eta guztiak amaitutakoan kode bat lortuko dute, giltzarrapoz itxitako kutxa bat irekitzeko.

Etor zaitez zure klasearekin 2021eko martxoan Iruñean eta Tuteran (egoerak aukera ematen badu) jarriko dugun KARPARA. 

Jarri harremanetan Nafarroako Alaboanekin informazio gehiago eskatzeko idatzi a.urretavizcaya@alboan.org helbidera.

Laster ere online bertsioa ere izango dugu.