Skip to main content

Covid19 larrialdi globala

Covid19 larrialdi globala

Covid19 pandemiaren aurrean, lanean ari gara pertsona eta komunitate kalteberenei lagundu ahal izateko. Gure inguruan eta munduko leku askotan bizi dugun egoerak kezkatzen gaitu. Hainbat tokitan osasun- eta gizarte-baldintzak are latzagoak dira, egoeraren aurrean erantzuteko gaitasun eskasa dago eta osasun-zerbitzuak oso ahulak dira, edota ez dira existitzen. Horrelako baldintzetan diharduten gure erakunde aliatuek, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita, Fe y Alegría eta beste Gizarte Zentro batzuk erantzun arina eta konprometituta eskatzen digute gaur egun.

Egoera horri erantzuna emateko, ALBOAN eta Entreculturas erakundeetatik hainbat ekintza burutzeko laguntza ematen dugu gure lankidetza eskaini ohi duguneko lurralde askotan.

  • Ekintza humanitarioa.
  • Hezkuntza.
  • Elikadura-segurtasuna.
  • Indarkeria areagotu daitekeenez, emakumeak, nerabeak eta neskatoak babestea.
  • Gertuko berpizte ekonomikoa.
  • Kutsatzea minimizatzeko prebentzioa eta sentsibilizazioa.

Argibide gehiago >

LAGUNDU NAHI BADUZU HONELA EGIN DEZAKEZU:

  • Diru-laguntzak Online >
  • Banka transferentziak (BBVA) ES54 0182 1290 3302 0150 7630. Titularra: Fundación ALBOAN
  • Mugikorren bidez: zure bankuaren aplikazioa eta BIZUM: ALBOAN edo 11262 kodea.

Partekatu