Skip to main content

Justizia sozioanbientala: ekintzarako prestakuntza

Justizia sozioanbientala: ekintzarako prestakuntza

Alboanetik beharrezkoa ikusten dugu, errealitatea aztertzeko eta hausnartzeko espazioak eskaintzea gizarte-eraldaketarekin konprometitutako gazte-taldeentzat. Espazio horiek taldeak indartzen dituzte eta errealitate globalak zein tokikoak lotzen laguntzen dute, desberdintasunak eta bidegabekeriak sortzen dituzten egitura sistemikoak ikusaraziz.

Horretarako sortu dugu Gizarte eta ingurumen arloko justizia lantzeko ibilbide hau, Hezkuntza Aisialdiaren eremuko hezkuntza-komunitateari zuzendutako gida, eta gaur egungo zibilizazio-krisirako hurbilketa teorikoa eta herritartasun ekosozialaren profila biltzen ditu. Bertan, hainbat dimentsio ezartzen dira, konpetentziari dagokionez heldu beharrekoak, gazte eta nerabeen kontzientzia, hausnarketa eta mobilizazioa sortzeko gizarte- eta ingurumen-justiziaren arloan.

Proposamen hau 12 eta 25 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzenduta dago, ingurumenean eta gizarte justizian lanean ari direnei edo sakondu nahi dutenei. Baldintza hauek betetzen dituzten taldeentzat: ikastetxeetan, boluntariotza-taldeetan, hezkuntza-aisialdiko taldeetan edo gizarte-erakundeetan. Baita gazte-taldeak edo mugimendu autoantolatuak ere, zein, Alboan Gazte Sarean parte hartzen duten gazteei.

Hona hemen ibilbide honen atalak:

  • 5 faseko Prestakuntza-ekintzako ibilbidea, ekintzen proposamen zehatzekin eta ekintzok gauzatzeko eta egindako lana ebaluatzeko jarraibideekin. 
  • Azalpenekin batera doazen bi infografia. Horietako bat prestakuntza/ekintza faseen ibilbidea da, eta bestea eraldaketaren eremuko eskumenena.
  • Eraiki nahi dugun herritartasun ekosozialaren profilera hurbiltzeko esparru teorikoa.
  • Gaia lantzeko jarduera-proposamen batzuk. (Eskaintzen dituen jardueren iraupena gutxi gorabehera 60 minutuko 5 saiotan banatuta dago), helburuekin eta horiek garatzeko beharrezko materialarekin batera.
  • Diagnostikorako, ekintzarako eta ebaluaziorako informazio-bilketa errazteko eranskinak.

Ibilbide honek ingurumenaren eta iraunkortasunaren defentsara hurbiltzeko aukera ematen digu, adinaren arabera bereizitako baliabide, jarduera eta dinamiken laguntzarekin, gaiak modu dinamikoan sakontzeko.

Bat egingo duzue mundua eraldatzeko gazteen mugimendu honekin?
 

Deskargatu hemen >