Skip to main content

Jarri abian zure taldearekin eta ezagutu munduko behartutako lekualdaketen errealitatea

Emakumeok Martxan taldeentzako ibilbidea

Dagoeneko eskura dugu “Migrazioak eta behartutako lekualdaketak Hezkuntza Ez Formalean lantzeko ibilbidea”. Ibilbide horrek 4 fase ditu eta hezkuntza ez-formaleko taldeei bide bat proposatzen die behartutako lekualdaketaren mundua hobeto ezagutzeko.

Migrazioetara ikuspegi globaletik, eta tokikotik, hurbiltzeko aukera ematen du ibilbideak; eta, batez ere, migratzaile askok pairatzen dituzten eskubide-urraketetan jartzen du arreta. Azkenik, halako egoeren salaketan inplikatzea proposatzen du toki mailako ekintza errazen bidez.
 
Hezitzaileek ibilbidea modu autonomoan eta taldearen errealitatera egokituta aplikatzeko behar duten guztia biltzen du argitalpenak; hori dela eta, hurbileko ingurunearen azterketa txiki bat egiteko tresna zehatzak eskaintzen ditu, bai eta gazteek gauzatu nahi dituzten ekintzen plangintza egiteko modu erraz bat ere. Horrela, partaidetzari eta herritartasun kritikoari lotutako gaitasunak lantzeko aukera ematen die gazteei.
 
Ibilbidea aplikatu nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan Alboanekin (educacion@alboan.org). Aholkatu eta ibilbidea ezartzen lagun diezazukegu, bai eta prestakuntza, tailer eta baliabide osagarriak eskaini ere.