Skip to main content

Alboan Gazte Sarearen topaketa: Emakumeok eta Gazteok Martxan

 Alboan Gazte Sarearen topaketa: Emakumeok eta Gazteok Martxan

Martxoaren lehengo asteburuan, Alboanen Begirale taldea beste topaketa batean bildu ginen. Biltzeko gai nagusia Emakumeok eta Gazteok Martxan proiektuaren hasiera izan zen. Topaketa Basoa-n izan zen, Arteako Sareko komunitate batean, eskubideen defendatzaileak/ekintzaileak elkartzeko etxe komunitario batean. Prestakuntza, hausnarketa eta dibertimendurako topaketa izan zen.

Elkartu ginen lekutik hasita, bakez eta naturaz beterik zegoena; eta euren esperientziak kontatzera etorritako hiru lagunekin jarraituz. Naia, berria da Gazte Sareko taldean eta topaketa hau nola bizi izan zuen kontatzen digu:

“Ni ezeren itxaropenik gabe nindoan, ez nekien oso ondo zer aurkituko nuen... eta ahaztuko ez dudan esperientzia bat izan zen, asteburu berezi bat izan zen, Basoa, topalekua agian horretan lagundu zuen, pertsona migratzaileei harrera justua nola lortu prestatzeko eta hausnartzeko leku bat. Baina batez ere konpainiak: bai hiru emakume defendatzaileek, zein Alboan Gazte Sareko begiraleek, esperientzia aberasgarri hau egin zuten.

Oso esperientzia bizia izan zen talde honetan. Hiru emakumeen testigantzek eragin handia izan zuten taldean, eta beraiekin hizketan aritu ginenetik taldea gero eta gehiago batzen joan zela sentitu nuen. Larunbat goizean, hiru emakumeak beren istorioak kontatzen hasi ziren, eta, ondoren, Arianek klima-aldaketarekin eta giza mobilizazioekin lotutako testu txundigarri bat irakurri zigun. Larunbata bizia izan zen, baina elkarrekin alaitzen jakin genuen: barre egiten, herrian elkartzen, eta hori guztia hainbat jarduera eta dinamikarekin batera. Igandeko eguna jolasean hasi genuen, eta eguzkiaz zein leku berezi horretaz gozatzen amaitu genuen.”

“Gogotsu nago hurrengo topaketak ere modu berean noiz harrituko nauen zain. Zorionekoa naiz esperientzia horiek ezagutzeagatik eta ikasteko uneak hain modu atseginean partekatu ahal izateagatik.”
 

Encuentro Basoa