Indautxuko Jesuitak ikastetxeko familiek Amazoniarekiko konpromiso solidarioa berritu dute
Kirol arroparen III. azoka solidarioa
Aurten ere, Indautxuko Jesuitak ikastetxea buru-belarri aritu da Alboanen Amazonia Gara kanpainarekin. Hirugarren urtez jarraian, kirol-arroparen azoka solidarioa antolatu dute, eta bildutako 1500 €-ko diru guztia Alboanek Amazonian martxan dituen proiektuetara bideratuko da.
Ekimena irailaren 16, 17 eta 25ean ospatu zen eta aurten ere harrera bikaina izan du ikastetxeko familien artean. Jarduera honekin hainbat helburu lortzen dira. Alde batetik, Alboan-ek Amazonian martxan dituen ekimenei ematen zaie bildutako dirua, Amazonia gara kanpainaren barruan.
Bestalde, jada erabiltzen ez diren arropak bigarren aldiz erabiltzera gonbidatzen ditugu ikasleak eta familiak, kontsumo kontziente eta arduratsuaren zirkuituan sartzeko. Hondar ale bat, ingurumenaren aldeko borrokan batzen duena, gure inguruko ekintza zehatzak batzen dituena, planetako beste leku batzuetan eragina dutenak, Amazoniako oihanean bezala.
Aurten ere, azoka honen arrakasta elkarlanaren eta ahalegin kolektiboaren emaitza da, apustu egiten dugun Hiritartasun Global kritiko eta konprometituaren isla. Alboan-ek eskerrak eman nahi dizkio ikastetxeko familien elkarteari jarduera hau antolatzeagatik eta bertaratu diren familia eta ikasle guztiei. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu Gorkari eta Juleneri emandako laguntzagatik, azoka txiki hau gabe ezinezkoa izango baitzen.