Skip to main content

María Teresa Urueña: “Denok Amazoniarekin konektatuta gaude”

María Teresa Urueña

Politologo eta Amazoniar Ikasketetako irakasleak Nafarroan aurkeztu du Amazoniaren krisi ekosozialaren egoera, Alboanen “Mugetatik haratago” proposamenaren esparruan. 
 

Otsailaren 20ko astean, Jesusen Lagundia Migratzaileekin sareko langile María Teresa Urueñak Nafarroa bisitatu du Alboanen “Mugetatik haratago” programaren esparruan. Alboanek garatutako programaren xedea da mundu-mailako mugikortasun behartua ikusaraztea eta harrera eta inklusioa ardatz dituen herritartasuna bultzatzea. 

María Teresaren laguntzaz, Amazoniarekiko ikuspuntua zabaldu dugu eta ulertu dugu baliabide naturalen esplotazioak eta azpiegituren garapenak zer-nolako eragina duten Amazoniako herrietan: lurrak kentzea, eskubideak urratzea eta migratzera behartzea. María Teresak bizi dugun egoerarako “ingurumen-justizia” eskatzen du; izan ere, berak esan duenez, “mundua Amazoniarekin lotuta dago, eta erantzunkidetasuna denona da”. Halaber, “krisi ekosozialak guztioi eragiten digu, baina ondorioak desberdinak dira kasu bakoitzean”.

María Teresak Nafarroan egin dituen jardueren artean, honako hauek azpimarratu nahi ditugu: Nafarroako Parlamentuko Nazioarteko Bizikidetza eta Elkartasun Batzordeko parte-hartzea, San Ignacio Ikastetxeko irakasleekin topaketa eta Iruñeko Gaztediaren Etxeko eta Tuterako Aita Lasa zentroko hitzaldi irekiak.

 

María Teresa Urueña en Parlamento de Navarra