Skip to main content

II. Hezkidetza Jardunaldietan parte hartu! Azaroak 15 eta 16

II. Hezkidetza Jardunaldietan parte hartu! Azaroak 15 eta 16

2021eko azaroaren 15 eta 16an Alboanen II. Hezkidetza Jardunaldiak antolatuko ditugu. Oraingoan, gainera, Deustuko Unibertsitatearen laguntza izango dugu, eta Bilboko campusean egingo dira.

Bi egun hauetan, astelehen eta asteartean, hezkidetzarako funtsezkoak diren hizlari eta erreferenteak izango ditugu: Marina Subirats, Amparo Tomé, Marian Moreno edo Beatriz Ugarte, gure ingurune hurbilean. Era berean, Latinoamerikako Fe eta Alegria Hezkuntza Erakundeko eta Nikaraguako Cantera erakunde feministako taldeetako kide diren emakumeak ere izango dira gurekin. Haien presentziarekin mundu global honetan lotura handiagoak ezartzeko asmoz.

Gogoeta gune teorikoagoak partekatzeaz gain, praktikara bideratuta egongo diren tailerrak ere izango ditugu. Horietan hezkuntza biozentrikoari, maskulinitate-eredu berriei edo emakumeen jakintzei buruz lan egin ahal izango dugu.

Hemen duzu programa osoa eta hemen eman dezakezu izena, azaroaren 10era arte.

Eman izena