Skip to main content

Hezkidetzan hezi, parekidetasunean hazi

Hezkidetzan hezi, parekidetasunean hazi

Pandemia garaian, zaintza eta eskola: ama erdigunean.

Badira bi hilabete pasa pandemia eta alarma hitzek geure egunerokoa baldintzatu dutela. Badira bi hilabete pasa ezagunak genituen errutinak hankaz gora jarri direla.
Badira bi hilabete pasa soldatapeko lana, zaintza lanak eta hezkuntza komunitate bateko kide izatearen ardura leku eta une berean uztartzen direla.
Badira bi hilabete pasa eskola eta etxea inoiz baina gertuago daudela.
Badira bi hilabete pasa eskola eta etxearen arteko elkarrekintzaren arduran amek duten rola eta lana areagotu dela.
Badira bi hilabete pasa irakasleek hezkuntza emozionalaren beharra eta banakako ikasleen jarraipena inoiz baino gehiago indartu dutela.
Badira bi hilabete pasa hezkidetzak inoiz baino zentzu gehiago hartu duela.

Lugares de encuentro

Zer egin genezake hemendik lau hilabetera hasiko den ikasturte berrian aurretik esandako hitzak eskolaren eraldaketara eraman gaitzaten?

Zer egin genezake hemendik lau hilabetetara hasiko den ikasturte berrian zaintza erdigunean dagoela bermatu eta zaintza horren ardura elkarbanatua izan dadin?

Zer egin genezake hemendik lau hilabetetara hasten den ikasturte berrian hezkidetza eskolako hezkuntza komunitate osoaren apustua izan dadin?

Gaur hartzen ditugun erabakien menpe dago, hemendik lau hilabetetara biziko dugu.

 

 Jarraian aurkezten dizkizuegun materialek, erabaki hori hartzen lagundu zaitzatela espero dugu.

Ikusezina agerian jartzeko, izendatzen ez dena izendatzeko eta begirada zorrozteko diagoni metodologia bat aurkezten dizuegu; ikastetxean gertatzen diren fenomenoak, jardunbideak, elkarrekintzak, sinesmenak, aurreiritziak eta estereotipoak identifikatzeko. Errealitatea «desnaturalizatzea» proposatzen dugu eta, gero, hezkuntza-komunitate osoak parte har dezakeen eraldaketei buruz galdetu, hausnartu eta proposamenak egitea eskola hezkidetzaile bat guztion artean eraikitzeko.

Prozesua bideo honetan ere ezagutu dezakezue, prestatu eta eman play-ri >

Liburuxka hau aurreko argitalpenaren ahizpa da. Bertan, eskola osatzen duten elementu ezberdinen anilisia egiteko tresnak proposatzen dira (patio behaketa, curriculum eduki hezkidetzaileak, eskolako festen antolamendua, zaintzak eskolan bermatzea….). Prozesua bizi izan duten eskolek, beraien gakoak eta tresnak elkarbanatzen dizkizgute orrialde hauetan.

Proposamen pedagogiko hau Cantera eta ALBOAN erakundeen elkarlanari esker argitaratu da, urteetan zehar elkarrekin egin duten lanari esker. Proposamenak bi ikuspegietatik edaten du; hezkidetza eta hezkuntza biozentrikotik.

 

Baina, zer diote eskolek? 

Proposamen didaktiko hauek guztiak eskolekin bizi izan dugun elkarrekintzaren ondorio dira, eskolekin eta eskolentzat sortuak. Tarte txiki honetan eskolek oparitutako altxorrak eskeintzen dizkizuegu:

Hementxe dituzue bi eskolak elkarbantu dizkiguten bideoak:

 

Bukatzeko hezkidetza proposamena borobiltzeko Erick Pescador-ek eskeinitako hitzaldi irekira gonbidatu nahi zaituztegu:  “Otras posibles formas de ser hombre sin violencia". Datorren ikasturtean, urriak 2, ostirala, Arrupe Etxean. Ezin duzu galdu!!

Partekatu