Gida

Eskola hezkidetzatik birpentsatzea

Hezkidetza sexu eta genero-identitateen arteko berdintasunean eta inklusioan hezteko estrategia pedagogikoa da, non pertsonen aniztasuna onartzen eta balioesten den, eta aniztasun horrek ez duen desberdinkeriako, desparekotasuneko eta diskriminazioko jardunbiderik ekartzen. Hezkuntza-jardunbide inklusiboak dira eta pertsona guztien hezkuntza dute helburu, alderdi guztietan.

Esku artean duzuen dokumentua hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen autodiagnostikoa egiteko gida metodologikoa da. Xede nagusia gure hezkuntza-testuinguruaren behaketa eta azterketa gidatzea da hezkidetzaren betaurrekoen bidez, zuen ikastetxean hezkuntza-jardunbide inklusiboak eta berdintasunekoak sustatzeko funtsezkoak diren eskolakulturako elementuak identifikatuz eta lehenetsiz. 

Orrialde hauetan tresna egokia aurkituko duzue ikusezina agerian jartzeko, izendatzen ez dena izendatzeko eta begirada zorrozteko; ikastetxean gertatzen diren fenomenoak, jardunbideak, elkarrekintzak, sinesmenak, aurreiritziak eta estereotipoak identifikatuz. Errealitatea «desnaturalizatzea» proposatzen dugu eta, gero, hezkuntza-komunitate osoak parte har dezakeen eraldaketei buruz galdetu, hausnartu eta proposamenak egitea.

Deskargatzeko materiala
Gida metodologikoa eus (08).pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak