Skip to main content

Gela hezkidetzailetik, plaza berdintzailera. Nikaragua eta Euskadiren arteko elkartrukea

Hezkidetako topaketa

 

Otsailaren 3tik 10era bitartean Nikaraguako lau hezitzaile izan ditugu gurean Fe y Alegría eta Canteratik zuzen-zuzenean hezkidetza praktiken elkartrukea egiteko. Aste aberatsa izan da benetan. Otsailaren 3an astea antolatu eta asteartean gogor hasi ginen Euskadin hezkidetzan ALBOANekin lan egiten duten eskolekin lanean, guztira 29 pertsona elkartu ginen eskola hezkidetzaileagoak egiteko helburuarekin.


Otsailaren 5 eta 6 an Galdakao eta Ortuellako Berritzeguneekin batera eskola eraldatzaileen inguruan amestu genuen eta eskola bat tratu onetan eta bake kulturarekin sortzeko hezkidetza oinarrian izan behar zuela adostu genuen. 50 irakasletik gora aritu ginen curriculum edukiak, espazio hezkidetzaileak eta genero identita eta maskulinotasunaz hitz egiten.

Ostiralean, hilak 7, bi saio antolatu genituen. Bata Canteraren eskutik “Coeducar desde una mirada biocéntrica” saioa, Linda Nuñez-ek zoragarri kudeatu zuena Donostiako Berritzegunearekin elkarlanean. Bestalde, Eskoriatzara egin genuen bidaia txiki bat HUHEZIko magisteritzan gradua ikasten ari direnekin irakaslearen rola hausnartzeko Fe y Alegríako Jesús Castellón, Marcela Navarro eta Carolina Espinales irakasleekin.

Larunbatean egun osoko tailer zoragarria bizi genuen Lindarekin, hezkidetza eta biozentrismoaren inguruan. Bortizkeriaren sorrera, transmisioa eta hauek mozteko erremintetaz aritu ginen guregain genero eraikuntzak izan duen eragina hausnartu ostean.

Hezkidetzari buruzko tailerra

Ikaskuntzaz betetako astea izan da, elkartrukearen balioa eta bizipenetan oinarritutako hezkuntzaren balioa jo mugan jarri duena. Hiru esaldirekin borobil genezake astea:


“No quiero que la gente reciba la educación escolar que yo recibí, quiero transformar”, HUHEZIko ikaslea.

“Cosas pequeñas que nos planteamos y logramos, nos dan fuerza para seguir", Euskadiko irakaslea

“Yo no te quiero llevar a ninguna parte, ¿qué transformación quieres hacer?”, Marcela Navarro, Fe y Alegría Nicaragua
 

Partekatu