Skip to main content

Hezkidetzan ekin: martxan jarraitzen dugu

Eragin politikorako ahalduntze prozesuko 2. saioa

Eragin politikorako ahalduntze prozesua ikasturte honen hasieran (2022-2023) jarri genuen abian Alboanen. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskoletako emakumezko irakasleei zuzentzen da. 2023. urtea hasten ari garela eragin politikorako ahalduntze prozesuaren bigarren saioa izan dugu Urtarrilaren 31ean. Berriro ere, hainbat ikastetxeetako emakumezko irakasleekin batu gara: Nuria eta Ana (Jesuitak Indautxutik), Miren eta Irune (CF Somorrostrotik), Ruth  (Jesuitas Durangotik) eta Kris (Euskal Herriko Unibertsitatetik).

Bigarrengo saio honetan, komunikazioaren inguruan aritu gara. Saioari hasiera emateko, dinamika baten bitartez, paper zati baten alde batetik komunikazioa zer den eta, bestetik, feminismoa zer den marraztu dugu. Zer nolako lotura eduki dezakete bi hitz potolo horiek?
 

Formación para el empoderamiento y la incidencia política

Ostean, bi hizlari eduki ditugu gurekin. Teresa Villaverde, Pikara Magazineko langileak, kazetaritza feministaren inguruko bere ezagutzak eta esperientziak partekatu dizkigu. Horrela, komunikabideetan egon ohi diren eraso eta indarkeria identifikatzen lagundu digu. Era berean, hezkidetzako zentro anitzetako emakumeak aurrera eraman nahi dugun manifestua sortzen hasteko jarraipenak eskaini dizkigu. 
Bestalde, Lorena Fernández, Deustuko Unibertsitateko langileak, aldiz, esparru digitalean aurkitzen ditugun sistema patriarkalaren errepikak antzematen eta (ez) erantzuten lagundu digu. Gainera, espazio arrotz eta berri horietan sortu ditzazkegun erresistentzia guneak, trebetasunak eta sareak ere erakutsi dizkigu. 

Saioa bukatzeko, bertan ikasitako edukien inguruan edota jasotako informazio guztia gure barneko eguraldietan jartzen saiatu ginen bukaerako dinamika baten bitartez. 

* Ekimenak Elankidetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.