Skip to main content

Hezkidetza hezkuntza ez-formalean

Ikaskuntzak eta esperientziak lankidetzatik

Hezkidetza hezkuntza ez-formalean
Hezkidetza hezkuntza ez-formalean

2023-2024 ikasturtean, hainbat erakunde (Alboan Gazte Sarea, Jesuitak Indautxuko Talde feminista, Indautxuko Eskaut Taldea, EGK, Giltzarri eta Ellacuria Fundazioa) hezkidetzari buruz hausnartu dugu hezkuntza ez-formalaren esparruan. Egindako lanaren funtsezko zati bat esperientziak sistematizatzeko prozesuaren bidez ikaskuntza komunak lortzen saiatzea izan da.

Horri esker, erakunde bakoitzak atzera begiratu ahal izan du, berdintasunezko gizarteetarantz bidean aurrera egiteko aurrean ditugun asmatzeak, zailtasunak eta erronkak ikusi ahal izan ditu. Bide horretan zailtasunak izan ditugu, denbora behar izan dugu, agendak koadratu... baina gu indartu, elkar hobeto ezagutu eta erakunde guztien artean ikasi ahal izan dugu.

Hori guztia berdintasunezko harremanen eraikuntzan aurrera egin nahi duten beste pertsona eta erakunde batzuekin partekatu ahal izateko, argitalpen hau egin dugu. Bertan, egindako bidea, hezkidetzan nahiz sistematizazioan egindako ikaskuntzak eta hezkuntza ez-formalaren esparruan esperientziak sistematizatzeko jarraibideak eta aholkuak biltzen dira. Prozesuaren ondorio nagusiak biltzen dituen bideoa ere egin dugu. Espero dugu horrek guztiak balioko duela esparru ez-formalean berdintasun handiagoko erakundeetarako aldaketa bultzatzen jarraitzeko, eta horrek genero-bereizkeriarik gabeko gizarteak sortzen lagunduko duela.

Deskargatu argitalpena