Skip to main content

Hezkidetza da bide bakarra

Ikastetxeei zuzendutako hezkuntza proposamena 2025-2026 ikasturterako

Hezkidetza da bide bakarra

Alboan-en hezkuntza eraldatzailearen alde egiten jarraitzen dugu, non hezkidetza eta feminismoa funtsezko zutabe izango diren eskoletan, institutuetan eta aisialdiko talde hezitzaileetan. Datorren 25-26 ikasturterako, hezkuntza-prozesuak ekitatetik, justiziatik eta parte-hartze aktibotik laguntzeko eta indartzeko diseinatutako proposamen batzuk aurkeztuko ditugu.

Autodiagnostikoak eta Hezkidetza Planak

Ikastetxeetan hezkidetza modu multidimentsionalean indartzea proposatzen dizugu, autodiagnostikoak eta hezkidetza-planak egiteko dugun tresnarekin. Baliabide horri esker, hezkidetzaren egoeraren azterketa erreala eta zehatza egin ahal izango duzu, eta, lortutako datuetan oinarrituta, helburuak planifikatu eta bizpahiru ikasturtetan ezarriko den ekintza-plan bat zehaztu. Zuk zehaztu denborak; izan ere, “eskaeraren araberako” tresna da.

Zer sartzen da?

  • Ikastetxe bakoitzari egokitutako laguntza, eta ikastetxean hezkidetzaz arduratzen diren irakasleen beharretara egokitua.
  • Aholkularitza zuzeneko 6 saio Alboaneko talde teknikoarekin, zure ikastetxean, institutuan, eskolan...
  • Ikastetxeko taldeekin datuak biltzeko eta aztertzeko lan bateratua. Prozesuak irauten duen bitartean, zuen hezkidetza-batzordean parte hartuko dugu.
  • Aurrez aurreko laguntza, hezkidetza plana diseinatu eta garatzeko. Zure hezkidetza batzordearekin batera jarraituko dugu.

Gazte Talde Feministak sortzea Ikastetxeetan gazte talde feministak sortzea
bultzatzen dugu. Hausnarketarako, partaidetzarako eta ekintzarako guneak dira, eta ekitatearekin eta eraldaketa sozialarekin konprometitutako gazteek gidatzen dituzte. Alboanetik laguntza eskaintzen dizuegu talde horiek sortzeko eta finkatzeko prozesuan.

Hezkidetza praktikatzeko komunitatea

Sare horretan irakasleek parte hartzen dute, eta esperientziak, kezkak eta jardunbide egokiak parteka daitezke. Eraikuntza kolektiboko lankidetza-espazio bat da, tresnak ematen dituena eta denok aberasten gaituena. Parte hartzera animatzen zara?

Perura bidaia 2026an, beste esperientzia eraldatzaile batzuk ezagutzeko

Autodiagnostikorako eta hezkidetza-planak martxan jartzeko prozesuan parte hartzen duten, irakasleek Perura bidaiatzeko aukera izango dute 2026ko udaberrian. Bertan ezartzen ari diren esperientzia feminista eraldatzaileak ezagutuko ditugu, eta bizipenak eta proposamenak partekatzeko lan- eta topaketa-espazioa sortuko dugu, begirada zabalduz.

Ekitatearekin, justiziarekin eta gizarte-eraldaketarekin konprometitutako ikastetxe bateko kide bazara, jar zaitez gurekin harremanetan educacion@alboan.org .