Skip to main content

EAE-ko testuinguruan hezkidetzaren egoera. Zeintzuk dira hurrengo pausuak?

EAE-ko testuinguruan hezkidetzaren egoera. Zeintzuk dira hurrengo pausuak?

Pasaden martxoaren 17an, Eragin Politikorako Ahalduntze Prozesuko 3. saioa egin genuen. Jardunaldi honetan: Ainara eta Henar (Berrio-Otxoatik), Ana eta Melan (Jesuitak Indautxutik), Ruth (Durango Jesuitaketik), Bego (C.F. Somorrostrotik) eta, azkenik, Maria, Ainhoa, Maider eta Leire (prozesuko koordinatzaileak) hartu zuten parte.

Garatutako edukiei dagokionez, prozesu osoan zehar prestakuntzarako eta eragin-politikorako gaitasunak eskuratzeko espazioari zuzendutako azken saioa izan dugu. Hala, lehen epealdiari amaiera eman zitzaion eta bigarrenari ateak ireki dizkiogu. Bertan, manifestua lantzen hasiko gara. 

Formakuntzazko hirugarren saio honetan, Mariví Fernandezen presentzia izan genuen; Irungo Berritzegunetik. Hizlariaren partetik, hezkidetzako garrantzia azpimarratu zen, mugimenduan eragiten duten lege eta neurrien inguruan aritu ginen (EAEko Legea berdintasunerako eta haren berrikuntzak, Agenda 2030 eta, 2021ean ateratako; ley orgánica de protección a la infancia y la adolescencia frente a  la violencia). Hezkidetzak LOMLOE legean duen garrantzia eta tokia landu zen, protokoloen eta planen beharra azaleratuz. 

Irakasleek beraien ikastetxeetan izandako esperientziak eta bizipenak partekatzeko espazioa sortu zen. Sufritu dituzten traba, oztopo, muga eta zailtasunak azpimarratu eta aldatu beharrekoa aldarrikatu zuten. Hezkidetzako arduradun bezala, erresistentzia asko nabaritzen dituzte eta sarritan erreta eta lan karga handiarekin sentitzen dira. Irakasleek maila desberdinetako erresistentziak hautematen dituzte, baita erakundeetan ere, baina badakite haien hezkuntza-komunitateetan eta haiekin batera daude beste erakunde batzuen eskutik laguntza jasotzen dutela.  

Horrek guztiak, manifestua sortzeko irtenbidea erakutsi zuen. Idatzia sortzeko ideiak eta eskaerak jasotzeko balio izan zuen. Baita beraien esperientziak partekatzeko eta errealitatea plazaratzeko. Hemendik aurrera, hezkidetzatik lortu eta eskatu nahi duguna garatzen eta sortzen jarraituko dugu. Ikastetxeetan hezkidetza modu integralean bermatzen lagunduko duen manifestu bat egingo dugu, benetako proposamenekin. 

Hurrengo saioetan, hilabete hauetan bildutako informazio guztia jaso eta manifestuan hezkidetzaren arloan ditugun kezkak, erronkak eta baliabideak zeintzuk diren idatziko dugu. Taldean sortuko dugu, prozesuan parte hartzen duten irakasle guztien artean, eta, egin ondoren, hainbat plataformen bidez emango dugu idatziaren berri, zuen laguntza izan dezaten. Aurrerapenen berri izango zarete.