Skip to main content

Online Aurkezpena: Hezkidetzan autodiagnostikoak egiteko online tresna

Online Aurkezpena: Hezkidetzan autodiagnostikoak egiteko online tresna

Ezagutzen al duzu eskolan daukazun hezkidetza-maila aztertzeko gure autodiagnostikorako tresna? Pentsatu duzu nolakoak diren patioan sortzen diren harremanak? Eta zeintzuk dira testuliburuetan erreferente gisa agertzen diren pertsonak? Agian ipuinetako protagonistengatik galdetuko diozu zeure buruari. Edo, agian, aztertu duzu nork parte hartzen duen gehien egunean zehar klaustroko beste pertsona batzuekin egiten dituzun bileretan, edo nork altxatzen duen eskua zure gelan bere iritzia emateko...

Alboan-en 10 urte baino gehiago daramatzagu hezkidetzaren aldeko apustua egiten, mundu feministago baterantz jotzeko asmoarekin. Horretarako, hainbat material prestatu ditugu, irakasleei eguneroko lanean laguntzeko, hezkidetzako gai zehatzagoetan trebatuz, eremu espezifikoetan sakonduz, proposamen zehatzak eta unitate didaktikoak erakutsiz ikasgelara eramateko eta ikasleekin lan egiteko, familiei jarraibideak emanez modu koordinatuan lan egiteko, edo baliabideak landuz, hala nola ipuinak eta komikiak, hezkuntza-aisialdiko taldeetan parte hartzen duten ikasleentzat eta gaztetxoentza.

Datorren apirilaren 25ean, azken hilabeteetan sortu ditugun online baliabide berriak aurkeztu nahi dizkizugu. Gure autodiagnostikorako tresnaren online bertsioa da. Paperezko bertsiotik multimedia-bertsio batera eraman dugu, ikastetxeko hezkidetza-taldearekin konektatzeko aukera emango dizun bertsio batera, espazio pribatu batean, hezkidetzako egoeraren diagnostikoa egiteko. Gune birtual horretan, eskolako hainbat esparru, egiturak, dokumentuak, portaerak, parte-hartzea... begirada feminista batekin aztertzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkituko duzu. Datuak biltzeko beharrezkoak diren tresnak deskargatu ahal izango dituzu, eta, behin horiek lortuta, plataformara igo, autodiagnostikoko azken dokumentua egiteko eta, nahi baduzu, beste urrats bat emateko eta hezkidetza-plan bat lortzeko, aurkitutako beharrizanetatik abiatuta.

Eman izena tresna honen aurkezpen-saioan, apirilaren 25ean, 17:00etan (Euskadi). Diseinatu berri dugun hezkidetzako materialen bilatzaile interesgarri bat ere erakutsiko dizugu. Zeren zain zaude? Sakatu hemen