Skip to main content

Hegoalderantz hurbilduz, Indautxuko eskolak Latinoamerikari eta Indiari ireki dizkie ateak

Indautxuko eskolak Latinoamerikari eta Indiari ireki dizkie ateak

Alboaneko hezkuntza formaleko taldeak eta Jesuitak Indautxu ikastetxeak urteak daramatzagu elkarlanean, mundu bidezkoagoa lor daitekeela uste baitugu. Hori dela eta, hiruhileko honetan Latinoamerikako eta Indiako hainbat bisitari izan ditugu, ikasgeletan izan baitira erakundeen bidez egiten duten lanaren berri emateko.

Sabrina Burgos Fe y Alegríaren Muga Berriak eta Ekintza Publikoa taldeko zuzendaria da Kolonbian, Bigarren Hezkuntzako ikasleak bisitatu zituen irailaren 21ean. Sabrinak urteak daramatza gazteentzako prozesu parte-hartzaileen buru izaten; ekimen horien xedea da elkarrizketa sustatzea, eta adierazpen artistikoa erabiltzen dute indarkeriaren oztopoak gainditzeko hizkuntza unibertsal gisa. 

Urriaren amaieran Jessy Sandhasamy, Kalangarai erakundeko Emakume Alargunen Programako koordinatzailea, eskolako Batxilergoko taldeekin partekatu zuen saioa. Erakunde horren izenak “Argi-faro” esan nahi du eta Tamil Nadu-n du egoitza, Indiaren hego-ekialdean. Emakume alargunekin aritzen da lanean, herrialde hartan oso talde zaurgarria baita. Enplegurako prestakuntza ematen die eta emakumeen eskubideei buruzko trebakuntza ere bai, eta lider izateko trebeziak garatzen laguntzen die, eskubideak errebindikatzerakoan parte-hartze aktiboa izan dezaten. 

2023-2024 ikasturte honetako lehen hiruhilekoan izandako bisiten agenda amaitzeko, azaroaren lehen hamabostaldian gurekin izan ziren Susana Helfer eta Denny Peralta, Fe y Alegría - Peru erakundekoak. Biek hartu zuten parte Alboanek Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin antolatu zuen Hezkidetzari buruzko III. Jardunaldi Feministetan. Heziketa bidezkoago, inklusiboago eta berdinzaleagoaren alde lanean ari diren Jesuitak Indautxuko irakasle talde batekin ere elkartu ziren. 
 

 

Sabrina Burgos Jessica Peru