Skip to main content

Irakasleen zeregina Herritartasun Globala eraikitzen

Irakasleen zeregina Herritartasun Globala eraikitzen

Agenda 2030 konpromiso globala da eta hori aurrerapen handia da Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren (HEHG) sustapenean zerikusia duten guztientzat. Hezkuntza-komunitateak, erakundeek eta GKEekGJHetan dute “Kalitatezko hezkuntza” lortzeko bidea, 4. GJHk adierazten duen bezala. Zehatzago esateko, 4.7 helburuak garapen jasangarrirako hezkuntza sustatzera animatzen du, eta hor sartzen ditu genero-berdintasuna, kultura-aniztasuna, giza eskubideak, bakearen aldeko kultura edo herritarren parte-hartzea. 

Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen aldeko Mugimendua (HEHGM) da Agenda 2030era abiatzeko apustua egin duen ekimenetako bat. Mugimendu horretatik sustatzen dute Alboan, Entreculturas, InteRed eta Oxfam Intermón GGKE-ek HEHG hezkuntza formalean, prestakuntza-prozesu anitzen eta material eta metodologia berritzaileen bidez. Hori guztia herritar kritikoak, arduratsuak eta mundu bidezkoagoarekin konprometituak lortzeko tokiko mailan eta maila globalean. 
Ibilbide honetan aurkeztu du HEHGMk honako txosten hau: “Herritartasun globalerako hezkuntza eraldatzailea Espainiako hezkuntza-sistema formalean: Sartu eta jorratzeko gomendioak” Espainian GJHko 4.7 helburua lortzen laguntzeko. 
 

Informe

 

Agiri honetan hezkuntza formalean HEHG gehiago ezagutzeko eta presentzia handiagoa izateko esparru bat azaltzen dugu, HEHG ikastetxeetan garatu dadin eta etorkizuneko esku-hartzeetan heziketa eraldatzailearen aldeko erabakiak har daitezen. Funtsezko hiru ekintzatan beharrezkoa da irakasleen, gobernuz kanpoko erakundeen eta erakunde publikoen inplikazioa eta lankidetza.

Egitateak eta gomendioak daude ikerketan, eta Mugimenduak alor honetan hainbat urtetako esperientzia izan eta ibilbidea egin ondoren berretsitako ondorioak baieztatu dira. Urte horietan erakundeok gure hezkuntza-proposamenak garatu ditugu eta prozesu hezitzaileak abian jarri, irakasleekin batera garatzeko ikastetxeetan.

Hori dela eta, oso garrantzitsua da irakasle horiei egindako lan izugarria aitortzea, curriculumeko edukietan nahiz gelako praktiketan eta egiteko moduetan HEHG zeharka sartzeko, baita ikastetxeko bizitzan ere. Aitorpen horren ondorioz, HEHGMk talde honi kalitatezko prestakuntza jarraituaren hezkuntza-eskaintza bermatu behar dio. 
 

Hori dela eta, HEHG mugimenduak eta zehatz esateko 4.7 mugimendua ekimenak batasuna sustatzen du, politikoki eragin dezagun, HEHG zehaztu, egiaz sartu, neurtu eta behar bezala finantza dadin toki- eta erkidego-mailan ez ezik, Espainia osoan ere.

Argitalpeneko emaitzek adierazi bezala, proposamen horietan eta gelan ezartzen direnetan parte hartzen duten irakasleek prestakuntza-guneak eskura izan behar dituzte, alor horietako ezagutzak, trebeziak eta gaitasunak areagotzeko; prozesu horietan lagun egitea eskaintzen dugu Mugimendutik. HEHGMko antolakundeok estatu-mailako autonomia-erkidegoetako erakundeei eta sailei eskatzen diegu herritartasun globala eraikitzen lagunduko duten gaiak sustatzen parte har dezatela, alor horretako trebakuntzak susta ditzatela, eta, horrela, 4.7 helburua lortzen lagun dezatela. 

Irakasleek inplikazio handia izateaz gain, bokazioa ere izaten dute eta ibilbide profesionalean zenbait erantzukizun hartzen dituzte eta HEHG sustatzeko lanetan inplikazio aktiboa izaten dute. Dena dela, funtsezkoa da irakasleen lanak ikastetxearen babesa izatea, eta, bereziki, zuzendaritza-taldeena. Jasotako datuen arabera ikastetxe heterogeneoak ikusten dira, dibertsitate handikoak, eta zuzendaritzatik herritartasun globala eraikitzeko prozesuak bultzatzen dituzte. Horretarako “Guneak lagatzen dituzte, aitortza egiten dute, denbora-tarteak uzten dituzte, baita planifikazioaren barruan ere, eta erantzukizunak antolatzen eta banatzen dituzte (...)”. 

Hau da, irakasleen prestakuntza jarraitu hobealortzeko, aipatu dugun beharrei erantzungo diena lortzeko, bi giltzarri artatzea ezinbestekoa dela uste dugu: irakaskuntza-profesionalizazioaren sustapena eta Agenda 2030 betetzeko ikuspegiak eta irakasleen trebakuntza. 
 

MOvimiento 4.7

Lehenengoari dagokionez, irakasleek eta hezkuntza-komunitate osoak hezkuntza eraldatzailean gauzatutako ekimenak aitortzeko formulak identifikatu behar dira. Hala nola alor horretan berariazko prestakuntza-orduak izateko aukera edo gelan egindako lanean trebatzeko orduak kredituen bidez aitortzea. LOMLOE legeak HEHGren inguruan zer aukera eskaintzen dituen ere ikusi beharko da eta eskolako curriculum osoan proposamen horiek zeharka sartzeko aukerarik ematen duen ere bai.

Bestalde, bigarren giltzarriari dagokionez, garrantzitsua da eskaintzen diren etengabeko trebakuntza-proposamenetan ikuspegi horiek sartzeko helburua izatea. Hala eginez gero, irakasleentzako lagungarria litzateke tokikoa eta globala lotzen dituen begirada sartzeko, bai eta HEHGeko curriculumeko edukiak haien lan guztian sartzeko ere. Era berean, beharrezkoa da GJHak lortzeko ibilbideari jarraituz, lehentasuna ematea HEHGn berariaz trebatzeko ildo bat sartzeari, irakasleen urteko prestakuntza-programetan. 
Ikastetxe eraldatzaileen ezaugarriak gida argitaratu zuen Mugimenduak 2018an eta ibilbide trebatzaileak egiteko oinarria izan daiteke. Proposamen horiek eta ikastetxeetan ezartzen diren gainerako ekintzak dira Agenda 2030 lortzeko egin beharreko urratsak. 

Amaitzeko, eskerrak eman nahi ditugu, aitortza egin nahi diegu eta babesa eman ere bai irakasle guztiei, ezinbestekoak baitira herritartasun globala eta mundu bidezkoagoa, ekitatiboagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko. Heziketa eraldatzailea interesatzen zaien pertsona guztiak animatu nahi ditugu Mugimendu honetan parte hartzera, Bagoaz?.