Skip to main content

CHANGE: Babesa eta migrazio gaietan nerabeen eta gazteen parte hartzea sustatzen duen proposamen pedagogikoa

CHANGE Proiektua

Martxoaren 21ean, astelehena, Arraza-diskriminazioa ezabatzearen aldeko eguna ospatuko da. Egun hori oso egokia da ikastetxeetan eta gizartean, oro har, arrazakeriaren aurkako borrokaren garrantzia gogora ekartzeko. Arrazakeria pertsonen eskubideak eta berdintasuna ukatzetik gorrotoa bultzatzeraino doa, eta genozidioa eragitera ere iritsi daiteke.

ALBOANek, CHANGE proiektuarekin, gai horiei heltzeko eta gizarte inklusiboago baten aldeko ekintzak antolatzen amaitzen duen prestakuntza-ibilbide bat lantzeko aukera eskaintzen digu.
 

CHANGE proiektuak proposatutako ibilbidea jarraituz, ikasleek eta gazteek gai horiei buruz pentsatzeko eta sentitzeko aukera izango dute, baita elkarrekin topatzeko eta gizarte inklusibo baten alde ekintzak antolatzeko ere.

Proiektua Europar Batasuneko beste 8 herrialdeekin batera aurrera eramaten dugu. Beraz, beste herrialdetako esperientziak ezagutu ahal izango dituzte ikasleek eta gure esperientziak beraiekin partekatu ere sare sozialen bitartez. Gainera, ekintza interesgarrienak aurrera eramaten dituzten taldeek Bruselan antolatuko den bukaerako ekitaldian parte hartzeko saria irabaz dezakete.

 

Participa

Zure eskola edo taldea bide honetan laguntzeko prest aurkituko duzu ALBOAN,  formakuntza eta aholkularitza eskaintzen zein proiektuaren hainbat pausotan elkarlanean arituz. Zuen egunerokotasunean migratze historiak dituzten pertsonekin topaketa egitea ohikoa ez bada, proiektu honen bitartez eta ALBOANen laguntzarekin posible izango litzateke ere topaketa hauek antolatzea.

Etapa horietan zehar ikasitakoa eta bizitakoa ekintzara eraman nahi duten ikasleek edo gazteek Ikasle Enbaxadore programan parte hartzeko aukera dute. Horrela, gizarte inklusibo bat eraikitzen laguntzeko bere inguruan zer aldaketa beharrak dauden aztertu,  eta aldaketarako ekintza bat proposatu eta aurrera eraman beharko dute.

Proposamen osoa aurrera eramanda, Ikasketa + Zerbitzu proiektu batean parte hartzen egongo zarete.

Ikasturteko azken hiruhilekoa ospatzeko moduko data gehiagorekin dator, hala nola maiatzaren 21a, kultura-aniztasunaren eguna, edo ekainaren 20a, errefuxiatuen eguna. Efemeride horiek aukera ematen dute tokiko komunitatearentzat eta komunitate globalarentzat garrantzitsuak diren gertaeren zentzua ulertzeko eta parte hartzeko, eta egunero garrantzitsuak diren gai batzuk lantzeko tarte espezifiko bat eskaintzen dute. Alboanetik proposamen hezigarriak egingo dizkizuegu egun horiei etekina ateratzeko, beraz, adi egon!

Parte hartzera anima zaitezte, zuen zain gaude!