Skip to main content

Gatazkarik Gabeko Teknologia Virgen del Camino LHI-n, Iruñean

GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIA VIRGEN DEL CAMINO LHI-n, Iruñean

#BatzuenIdeiakBesteenInspirazioa#

Alboanen Gatazkarik gabeko teknologia –ZEURE MUGIKORRAK EZKUTATZEN DUENA- proposamenak ohartarazi egin nahi gaitu gure mugikorren eta Kongoko Errepublikaren Ekialdeko sufrimenduaren eta indarkeriaren arteko loturaz.

Iruñeko Virgen del Camino lanbide-heziketako ikastetxeak gaiaz hausnartzera eta sakontzera bideratu ditu ikasleak eta gai horri buruzko erakusketa bat jarri du ikastetxean abenduan. Azken xedea da ikasleek beren buruei planteatzea mugikorren kontsumitzaile diren heinean zer egin dezaketen: noiz erosi mugikorra, nolakoa, nola birziklatu, etab.

Erakusketaz gain, hainbat taldek TOURNÉES film laburra ikusteko aukera izan dute; film horretan Kongoko meatzari batek eta telefonia mugikorren alorreko multinazional bateko exekutibo batek 4 eguneko bidaia egin dute eta Iparraldeko Kivun koltan-mehatzeak menderatzeagatik dauden gerretatik Eusko Legebiltzarrera joan dira, nahiz eta biek oso asmo desberdinak izan.

Ikasleek (130 neska eta mutil) film laburreko hainbat alderdiz eztabaidatzeko aukera izan zuten Octavio Romano egile eta ekoizlearekin; Alboaneko lankidetzako teknikaria da Romano eta Kongoko Errepublikako eremu horretan lan-esperientzia luzea du.

 

Cip Virgen del Caminio