Skip to main content

Gatazkarik Gabeko Teknologia, Deustuko Salestarretan

Tecnología Libre de Conflicto en Salesianos-Deusto

#BatzuenIdeiakBesteenInspirazioa#

Deustuko Salestarrak ikastetxeko DBHko 2. mailako ikasleek proiektuen astea egin dute ekainaren 1etik 7ra. Ikasle batzuk ALBOAN GKEarekin aritu dira lanean, ikasten eta laguntzen; zehazki, GKEaren Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainan hartu dute parte. Hala, ezagutu ahal izan dute zein diren gatazkan sartuta dauden mineralak, nondik ateratzen diren eta nola fabrikatzen diren gure egunerokoan erabiltzen ditugun gailu elektronikoak.

Egun horietan mugikorren azken erabilerari buruzko inkestak egin dituzte eta horien emaitzak aztertu dituzte (bota egiten diren, gorde egiten diren, birziklatu egiten diren...). Horrez gain, izugarri gozatu dute elektronika-tailerrean mugikor erabiliak desmuntatzen, horiek fabrikatzeko erabiltzen diren materialen aplikazioak eta gailuen barnean dituzten erabilerak ikasteko. Bestetik, gailuen kontsumo arduratsuari buruz kontzientziatzeko eta ikastetxean gailuak bildu eta birziklatzeko kanpaina bat ere prestatu dute. 

Horretarako, Alboanen lan egiten duen María Lezáunen bisita izan dute, zeinak azaldu baitie GKEak zer-nolako kanpainak egiten dituen mundu osoan. Hain zuzen, Maríarekin konpromiso bat sinatu dute, jendea kontsumo arduratsua egitearen eta gailuak zaindu eta horien balio-bizitza luzatzearen garrantziari buruz kontzientziatzen jarraituko dutela bermatzeko. "Eskerrak eman nahi dizkiogu María Lezáuni, eskaini digun arretagatik eta helarazi digun pasioagatik, eta oro har Alboan GKEari, egiten duten lan itzelarengatik."
 

 

Material a descargar
SalesianosDeustoTLC2ºESO_0.pdf