Skip to main content

Gatazkarik gabeko Teknologia Etxarri Aranazen

Gatazkarik gabeko Teknologia Etxarri Aranazen

Ikastetxe, institutu eta talde askok bat egin dute Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainarekin. ALBOAN fundazioaren aldetik eskertu nahi dugu proposamen honetan izan duzuen inplikazioa. Proposamenaren helburua da jakinaraztea gure bizimoduak zein eragin duen munduko beste lurralde batzuetan, hala nola, Kongoko Errepublika Demokratikoan. Hemen aurkeztu nahi dizkizuegu Etxarri Aranazeko Andra Mari ikastolako ikasleek abian jarri dituzten jarduerak. Hasi baino lehenago Esperientzia honen helburua izan da sakonago ezagutzea eta ezagutaraztea Zure mugikorrak ezkutatzen duena proposamena, eta gure kontsumitzeko moduarekiko lotura (mugikor, tableta eta beste tresna elektroniko batzuen kasuan). Horretarako, abian jarri ziren bi kanpaina, aldi berean. Taldeak lanean aritu dira Hirugarren ebaluazioan zehar, Gizarte Zientzien arloan munduan gertatzen diren  gatazketara hurbildu ziren eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren egoera ezagutzeko aukera izan zuten. Bi taldeek jarduera bana hartu zuten:  

  • Mugikorren bilketa. Tresna horiek dituzten materialen %90 birziklagarria da. Horregatik, asmoa da telefono mugikorren erabilera arduratsuaz sentsibilizatzea, birziklapena bultzatzea eta minerala erauzi beharra murriztea.

 

    Bi jardueretan materiala egin zuten (posterra eta triptikoa), ikasleen inguruan ezagutarazteko egiten ari ziren lana. Zure ikastetxean antzeko proposamena antolatzen animatuko zara?