Skip to main content

Euskadiko Eskola Kontseilarekin bildu gara, gure ikastetxeetan hezkidetza integralarekin amets egiten jarraitzeko

hezkidetza integralarekin
Euskadiko Eskola Kontseilarekin bildu gara

Eragin politikorako 5 ikastetxeetako (Durangoko San Jose Jesuitak, Bilboko Jesuitak Indautxu, Bilboko Ángeles Custodios, Bilboko Berrio-Otxoa eta Muskizko CF Somorrostro) hainbat irakasleekin egindako prestakuntza-prozesua egin dugu, hezkidetzan arreta jarrita. Prozesu horren ondoren, manifestu bat egin genuen, taldeak ikastetxeetan hezkidetza ezartzeko beharrezkotzat jotzen duten eskaerarekin, eta adierazpen hori zabaltzeko prozesu bat diseinatu genuen.

Prozesu horren ondorioz, eta Euskadiko beste ikastetxe batzuekin batera, Jesuitak Indautxuko zenbait irakaslek sinadurak biltzeko kanpaina bat jarri dute abian Change.org plataforman: “Profesoras por la coeducación”, hezkidetzaren dimentsioa hezkuntza-curriculumean txertatzea lehenesteko, kalitatezko berdintasunezko hezkuntza bermatzeko.

Lan-ildo beraren barruan, Bilboko bi ikastetxeetako hiru irakasle (Berrio-Otxoa -Ainara Madariaga Garces Fayos-  eta Jesuitak Indautxu -Nuria Santaularia Hurtado eta Ana Martínez Diego-), Alboaneko Hezkuntza Formaleko kide (María Lezáun Tola) batekin batera, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariarekin (Maite Alonso Arana) eta idazkaritza teknikoarekin (Eva Blanco) bildu ziren. 
Espazio horretan, irakasleek ezinbestekotzat jotzen dituzten lehentasun eta eskaeretako batzuk partekatu eta hausnartu ziren, hezkidetza zeharkako ardatza eta proposamen integral erreala izan dadin ikastetxeetan.
Garrantzitsua da kontuan hartzea Hezkidetzako II.Plana amaitzen ari garen egungo testuingurua eta Hezkidetzako III.Plana martxan jarri behar dela eta, prestakuntza-prozesu honetan garatu den manifestua bereziki kontuan hartzeko, eta hala adierazi digute topaketa honetan. 
Alboan-en partez ere eskerrak eman nahi dizkiogu Kontseiluari, gure eskaerak engtzuteagatik, egindako proposamenagatik eta herritarren parte-hartze politikoari ateak ireki zaizkion gune hori partekatu izanagatik. 

Consejo Escolar Euskadi