Skip to main content

Eskolara itzultzea Eskola Aterpe batean

Eskolara itzultzea Eskola Aterpe batean

Eskolara itzulera duela aste gutxi hasi zen, baina ez da berdina izango haur guztientzat.

Zoritxarrez, gerrek mundu osoan 420 milioi haur ingururi eragiten diete gaur egun, eta euren bizitzak beldurrez, segurtasunik ezaz eta kasu askotan nahitaezko lekualdatzez betetzen dituzte. 40 milioi baino gehiagok etxetik alde egin behar izan dute, eskola eta familia atzean utzita, bizitza salbatzeko.

Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitarekin (JRS) batera lan egiten dugu Alboan-en haurrak babesteko eta ziurtatzeko espazio seguru batean daudela jolasteko, prestatzeko eta indarkeriatik urrun hazteko.

Testuinguru horietan ESKOLA izaten da ATERPEA, gerrak eragindako traumaren ostean beren bizitza “normalizatzen” laguntzen dien bake-, babes-, inklusio- eta elkarbizitza-gunea.

Eskola horiek egunez egun egoten dira zabalik, astez aste, hilabetez hilabete, bai eta urteetan zehar ere, itzultzea ahalbidetzen dien segurtasun-testuingurua sortzen den arte. Kongoko Errepublika Demokratikoari, Tanzaniari, Kolonbiari eta antzeko herrialdeei Ukraina gehitu berri zaie.

Nola lagun dezaket?

Nahi izanez gero, aldian behingo kuotaren bidez lagun diezaiokezu haur errefuxiatuen hezkuntzari. Kuota horri esker, eskola horiei elikagaiak, eskola-materialak, ikasgelak, irakasleak... hornitzen zaizkie, gatazka amaitzen den bitartean. 

Egin bazkide >
Edo berehalako premiak asetzen lagunduko digun ekarpen bakarra egin dezakezu. 

Lagundu zaurgarritasun-egoeran dauden haurrei beren etorkizuna berridatz dezaten beharrezkoak dituzten tresnak eskaintzeko.

Lagundu >


Gainera, ikasleekin gai hori landu nahi baduzu, BAKEAk eraikitzen duen hezkuntzarako proposamena deskarga dezakezu >