Skip to main content

Eskola Aterpea: hezkuntzak babesten nau

Eskola Aterpea: hezkuntzak babesten nau

Gerrek, munduko hainbat eremutan, 420 milioi haur ingururi eragiten diete gaur egun, eta euren bizitzak beldurrez, segurtasunik ezaz eta kasu askotan nahitaezko lekualdatzez betetzen dituzte. Alboan eta Entreculturas erakundeok, gure erakunde aliatuekin batera, lan egiten dugu haurrak babesteko eta ziurtatzeko espazio seguru bat dutela, jolasteko, prestatzeko eta indarkeriatik urrun hazteko.

Duela hilabete batzuk 7,5 milioi haur ukrainarren bizitzak betirako aldatu ziren. Gerra sartu zen beren haurtzaroan. Euren eskoletan erasoak ikusi dituzte eta indarkeria bizi dute. Egun batetik bestera euren mundua behera erori da.

Eskola bake-, babes-, inklusio- eta bizikidetza-espazioa da haurrentzat. Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin batera, Ukraina, Libano, Kongoko ED, Tanzania, Kolonbia eta antzeko herrialdetan egiten dugu lan, uste baitugu hezkuntza funtsezkoa dela gatazkaren aurrean elkarrizketa, etsaitasunaren aurrean enpatia, ukapenaren aurrean harrera sustatzeko. Hezkuntza funtsezkoa da bake-kultura bat sortzeko eta mundu bidezko eta solidarioagoa eraikitzeko.

Eskolak babesteko tresnak eskaintzen dizkie: arreta psikosoziala traumak eta gerrak eragindako gaixotasunak gainditzeko; eguneroko elikadura; eta bizikidetza-, segurtasun- eta bake-espazio bat euren bizitzan.

Eskola Aterpe kanpainarekin haur errefuxiatuei arreta, babesa eta laguntza ematen diegu, baita haien familia eta komunitateei ere; eta, horretarako, arreta humanitario eta psikosoziala, hezkuntza-laguntza eta jolas- eta bizikidetza-espazioak ematen dizkiegu, euren errutina berreskuratzeko eta etorkizun duina izateko.
 

Egin bat Eskola Aterperekin >
Deskargatu BAKEA eraikitzen duen hezkuntzarako proposamena >