Skip to main content

Eskolan eta etxean hezkidetzan hezteko baliabide berriak

Hezkidetzan hezteko baliabide berriak

Datorren (2021-2022) ikasturtean material berriak izango dituzu ikastetxean hezkidetza lantzeko eta familiak etxean hezkidetzan hezten animatzeko.

Edukalboanen eskuragarri dituzun baliabideez gain, argitalpen hauek ere egiten ari gara:

  • Irakasleei zuzendutako materiala, klaustroarekin partekatu ahal izateko. Helburua ikasleek hezkidetza-prozesuetan parte hartzearen garrantzia ikusaraztea da, eta protagonismoa ematea bai autodiagnostikoak egitean bai hezkidetza-planak ezartzean. Baliabideak eta ideiak emango dizkizugu, zure ikastetxeko ikasleak inplika daitezen eta aktiboki parte har dezaten.
  • Zure ikastetxeko ikasleen familiei zuzendutako gida bat. Material honen bidez, familiei laguntza eskaini nahi diegu: etxean ere hezkidetzan hezteko, estereotipoak indartzen dituzten ideiak ahazteko eta seme-alabak askatasunetik hezten lagunduko dieten kontzeptuak ikasteko. Familiak ikastetxeko prozesuetan gehiago inplikatzea ahalbidetuko duen baliabide hau hezkuntza-komunitatearentzat lagungarria izatea espero dugu. Horrela arlo guztietatik hezkidetza integratzeko errekurtso berri bat zure esku izango duzue.

Eta aipatutako materialekin batera, irailetik aurrera bi ipuin izango dituzu eskuragarri, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan hezkidetza zeharkakotzen laguntzeko.