Skip to main content

Azkenik datoz X. Edukalboan Jardunaldiak, zure zain gaude!

Edukalboan X Jardunaldiak

Urriaren 7an, larunbata, 10: 00etatik 15: 30era, Zaintzaz Hezi Edukalboan jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Iragarri genizuen bezala, Urdaibaiko Ekoetxean elkartuko gara, biosferaren erreserban dagoen ingurumen-zentroan, naturarekin kontaktuan kontuz hezten ikasteko esparru ezin hobea eskaintzen digun lekuan.
 

2023-2024 ikasturtearen hasierarekin batera, ikasgelaren barruan eta ikasgelatik kanpo lantzeko proposamenak ezagutaraziko ditugu: hezkidetza, kulturartekotasuna, behartutako migrazioak eta gizarte- eta ingurumen-justizia.

Metodologia dinamiko baten bidez, zuen aukerako bi tailerretan parte hartu ahal izango duzue. Tailer horietan uztartzen saiatuko gara: 3 gai espezifikoetako bat, metodologia parte-hartzailea eta berrikuntza.

EGITARAUA

Egitaraua


IZENA EMAN ONLINE

Ez pentsatu gehiago eta etorri gurekin, zure zain gaude!

Alboan-ek 4 hiriburuetatik garraioa erraztuko du; beraz, garrantzitsua da zuen izen-ematea egitean zuen lehentasuna adieraztea.

* Izena emateko epea irailaren 29ra arte.
 

Material a descargar
Programa Egitaraua_2.pdf
Egitaraua (2.31 MB)